«Elhuyar aldizkaria»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
|- style="vertical-align: top;"
| '''Maiztasuna'''
| Hiru [[Hilabetekari]]a
|- style="vertical-align: top;"
| '''Argitaratzea'''
== Historia ==
[[1974]]. urtean sortu zen, ''Elhuyar aldizkaria'' izena zuelarik, baina [[1996]]an haren ordez ''Elhuyar zientzia eta teknika'' izena hartu zuen.
 
2015ko martxoan, egoera ekonomikoak behartuta, aldizkariak maiztasuna murriztuko zuela iragarri zuen. Hilabetekari izatetik hiru hilero argitaratzera pasatu zen.
 
Hemetik aurrera, lau zenbaki publikatutze ditu urtean paperean: martxoan, ekainean, irailean eta abenduan.
 
Salmenten eta diru-laguntzen jaitsierak aldizkaria baliabide urriagoekin utzi dutela adierazi dute Elhuyar-eko arduradunek aldizkariaren webgunean argitaratutako oharraren bidez.
 
"Testuinguru ekonomikoak" bultzatutako erabakia izan zela azaldu du Elhuyarreko zientzia unitateko arduradun Maria Gilek. Argudiatu zuen kontsumo ohituretan aldaketa nabaria izan dela iragan urteotan; 1.500 harpidedun inguru ditu papereko aldizkariak —"iraunkorra da"—, baina "irakurleen mugimendua" ikusten zuten, batez ere, sarean jartzen dituzten edukietan, eta horrek bultzatu ditu lan egiteko era berriak aztertzera.
 
Iaz, Eusko Jaurlaritzak euskarazko hedabideentzako laguntzak ebatzi zituenean irismenaren irizpidea nagusitu zuen, eta hainbat hedabideri —tartean Elhuyar bera— kalte egin zien horrek. Nolanahi ere, Gilek azaldu du horrek erabakian eragina izan badu ere ez dela izan aldizkaria hiruhilabetekari bihurtzeko "arrazoi nagusia".
 
Aldizkariko zuzendari Eider Cartonen arabera, “paperean ezin dena webgunean eta sare sozialen bidez” lantzeko asmoa dute.
 
Zientzia eta teknologiarekin lotutako gaien inguruko informazioa euskaraz emateko helburuarekin 1986an sortu zen Elhuyar aldizkaria. 1989tik argitaratu da hilero 2015erarte, non hiru hilabetekaria bihurtu zen.
 
== Kanpo loturak ==
16.359

edits