Brusela: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
46. lerroa:
XV. mendean, Flandesko Margarita III.a eta Filipe Burusoilaren (Burgundiako dukea) ezkontzaren ondorioz, ''Valois Etxea ''eta Brabanteko dukerria bildu ziren, Antonio oinordekoarekin. Geroago, leinu hau Habsburgoekin lotu zen (Austriako Maximiliano, ''Maximiliano I.a, Erromako Enperadore Santua ''eta Burgundiako Mariaren ezkontza, Bruselan jaio zena). Honen ondorioz, Brabantek independetzia galdu zuen baina Brusela Herbeheretako hiriburua bilakatu zen.
1516an Karlos V.a, 1506tik Herbeheretako oinordekoa, Espainiako errege aukeratu zuten Bruselako katedralean. Haren aitonaren heriotzaren ondoren, Maximiliano I.a 1519an, Habsburgoren inperioa heredatu zuen, beraz, Erromako Enperadore Santuaren titulua ere.
1695ean, Frantziako Luis XIV.ak agindu zuen Brusela bonbardatzea. Honek eta ondoriozko suteak eragin zuten Bruselak inoiz izan duen hondamendirik handiena. Plaza Handia eta 4.000 etxe birrinduta gertatu ziren. Geroago, hiriko gunea berreraiki zen itxuraldaketa sakonarekin, gaur egun nabaria da. 1746an, Frantziak Austriako Ondorengotza Gerran hiria okupatu zuen, baina hiru urteren buruan Austriari bueltazubueltatu zion.
 
Bruselak Austriarekin iraun zuen 1795 arte, Frantzia Herbeheretako hegoaldeaz jabetu zenean. Brusela Dyle departamentuko burua bilakatu zen eta Frantziaren menpean egon zen 1815 arte. Urte horretan Herbeheretako Erresuma Batuaren zati bat zen. Dyle departamentuak Hegoaldeko Brabant izena hartu zen eta Brusela haren hiriburua.
1830ean Belgika iraultza gertatu zen Auber operaren antzezpen baten ostean, ''Porticiren mutua, ''La Monnaie antzokian.
 
1830ean<nowiki> Belgika </nowiki>independente bihurtzean bertako hiriburu izendatu zuten. Aleman tropek okupatu zuten bi mundu gerletan.
 
Belgikaren independentzia unean, Bruselako populazioaren bi heren hizkuntzaz nederlanderadunak ziren. Eliteen hizkuntza, ordea, frantsesa zen, eta XIX-XX. mendeetan zehar azken hau bihurtu zen hiriko biztanle gehienen hizkuntza.