Brusela: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
40. lerroa:
== Historia ==
Brusela izena lehenbiziz Broucsella moduan agertu zen. Izenaren jatorria ''bruk (''zingira) eta ''sell'' (kokalekua, hau da, zingiraren kokaleku)<ref>Geert van Istendael Arm Brussel, uitgeverij Atlas, ISBN 90-450-0853-X</ref> hitzetatik dator. Bruselaren jatorria San Gaugericusen kapera bat izan zen, Senneko irla batean eraikita 580 urtearen inguruan<ref>"Brussels History". City-data.com. Retrieved 5 July 2009.</ref>. San Vindicianusek, Canbraiko apezpikuak, ''Bosella'' aipatu zuen 695ean<ref>Jean Baptiste D'Hane, François Huet, P.A. Lenz, H.G. Moke (1837). Nouvelles archives historiques, philosophiques, et littéraires (in French) 1. Gent: C. Annoot- Braeckman. p. 405. Retrieved 11 September 2010.</ref> oraindik herrixka bat zenean. Bruselaren fundazio ofiziala 979aren inguruan kokatzen da, Behe Lotaringiako Karlos dukeak Santa Gudulako erlikiak ekarri zituenean Moorseletik San Gaugericus kaperara. Karlosek eraiki omen zuen lehenengo gotorlekua hirian, irla berean.
 
Leuveneko Lambert I.ak Bruselako konderria lortu zuen Karlosen alabarekin ezkondu ondoren. Tokia ondo kokatuta zegoenez, Senneren ondoan eta Brujas, Gante eta Koloniako bidean, Brusela laster hazi eta merkataritza gune bat bilakatu zen. Haren populazioa 30.000 biztanle izan zenean, ondoko zingirak lehortu ziren hiriaren hazkundea errazteko. Leuveneko konteek ''Bravanteko dukeak'' titulua eskuratu zuten 1183-1184 artean. XIII. mendeak hiriak lehenengo harresiak izan zituen<ref>(Dutch) Zo ontstond Brussel Vlaamse Gemeenschapscommissie – Commission of the Flemish Community in Brussels</ref>.
[[File:Charles de France fondateur de Bruxelles 976 MOD.jpg|thumb|Lorrenako Karlos, Bruselako fundatzailea]]