Gurpil-aulki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
14. lerroa:
== Gurpil aulki autonomoa ==
'''Gurpil-aulki autonomoa''' bakarrik mugitzeko gai den [[gurpil-aulki]]a da; [[EHU]]ren Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia Sailaren Behar Berezitarako Gizaki-Konputagailu Elkarrekintza Laborategian sortua. Oztopoak gainditzen edo saihesten ditu eta erabiltzaileak aldez aurretik zehaztutako lekura joateko gai da, [[interfaze]] erraz batez baliatuz.
[[SentsoSentsore]]reak eta kontrol-programa konbinatua ditu eta, horri esker, modu autonomoan mugitzen da. [[Ordenagailu]] batean ikus daitezke sentsore bakoitzaren egoera, aulkiak duen [[bideokamera]]k ikusten duen irudia eta kontrol-programak hartzen dituen erabakiak.
[[Robotika]] mugikorraren aurrerapenak eta kontrol konbinatuaren garapenak oinarrian hartuta, erabiltzaileak, esfortzu fisiko eta mental txikienarekin, hartu dituen erabakiak kontrolatu ahal ditu eta [[nabigazio]]a eta oztopoak gainditzeko zeregina aulkiaren kontrolatzailearen esku geratzen dira.
Mota honetako ibilgailuak benetan erabilgarriak dira mugitzeko zailtasun larriak dituzten pertsonentzako, bai eta ingurune ezezagunetan (aireportuak, ospitaleak, eta abar) edo neketsuetan (erostetxe handiak, merkataritza-zentroak, eta abar) mugitu behar duten adineko pertsonentzako ere.