Theodore Roosevelt: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Kiriku (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
18. lerroa:
| sinadura = Theodore Roosevelt signature.gif
}}
'''Theodore Roosevelt''', ([[New York]], 1858 - [[Oyster Bay]], New York, 1919), [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetako]] 26. presidentea. Politikari populista eta ekintzazalea zen, eta batzuek inperialismo estatubatuarraren aitatzat jotzen dute. [[1904]]an [[Bakearen Nobel Saria]] jaso zuen.
 
[[Franklin Delano Roosevelt]]en lehengusua zen. Ipar Amerikan [[XVII. mende]]an egokitu zen familia holandar batean sortu zensortua, eta [[Harvard]] Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Itsas armadako idazkaria izan zen MacKinley lehendakari errepublikarrarekin ([[1897]]) eta [[Espainia]]ren aurkako gerra prestatu zuen [[Kuba]]n (1898). New York-en gobernadore hautatu zuten (1898-1900), eta McKinley-ren lehendakariordea izan zen [[1900]]etik aurrera. Hura hil zutenean egin zuten lehendakari, eta [[1904]]ko hauteskundeetan lehendakari aukeratu zuten.
 
Kapitalisten ekimena eta langileen interesak bateratzen saiatu zen, eta debekatu zion gudarosteari gizarte-gatazketan parte-hartzea. Naturaren baliabideak erabiltzeko arau bereziak bideratu zituen, eta kontrolpean ezarri zituen janari- eta farmazia-industriak. Kanpo-arazoetan autoritarismo eta bortxazko neurriak hartu zituen. [[Panama]]ren eta [[Kolonbia]]ren arteko bereizketa bultzatu zuen ubidea lasaiago eraiki ahal izateko, eta mundu osora zabaldu zuen Estatu Batuen interbentzio-politika (1904, bitarteko lanak [[Errusia]]ren eta [[Japonia]]ren arteko gerran, [[Hagako Nazioarteko Epaitegia]]ren bermea [[1906]], [[Algecirasko Konferentzia]]...