Iparretarrak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
31. lerroa:
==Kronologia==
===1960-1970===
Iparretarrak (IK) Ipar Euskal Herriko erakunde armatu abertzale eta sozialista izan zen. Talde armatuak politikari garrantzi asko ematen zion. Horregatik, Ildo aldizkarian ekintza armatuak egitearen arrazoia azaltzen zuen. Aldizkarian Ipar Euskal Herriko politika ere aztertzen zuen. Taldearen iritziz, aurretik zegoen [[Enbata (aldizkaria)|Enbata]] mugimendua ez zen muturrekoa eta ezkertiarra. IK sortu zuten gazteek 1973ko [[Aberri Eguna]] antolatu zuten Enbatarekin batera. Aberri honetan, bi belaunaldien arteko ezberdintasuna ikusi zen. Enbatak ez bezala, IKko gazteek Ipar Euskal Herriko ekonomiari buruz hitz egin zuten eta hau Enbatakoiei ez zitzaien gustatu. IKren beste eragin bat 1968ko maiatza izan zen. Eragin horregatik, Enbatakoak eskuinekotzat eta burgestzat hartzen zituzten. Euren burua, berriz, ezkertiar eta iraultzailetzat ikusten zuten.
 
IKk munduko eta Europako beste mugimendu iraultzaileak begi onez ikusten zituen, kapitalismoaren aurka borrokatzen zutelako. Ipar Euskal Herriko eknomia eta politika kulturarekin ere lotzen zuten. Euren iritziz, Frantziako Gobernuak osatutako Lurralde Antolaketak Ipar Euskal Herri turismo-gune bilakatzen zuen. Horrek ondorioak zituen herritarrengan: lana udan bakarrik, baldintza txarrak, lehen sektoreak eta bigarren sektoreak indar gutxi, barnealdea gero eta hutsago, bertako jendea kanpora lanera....