Ingalaterrako Bankua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
irudiak
tNo edit summary
13. lerroa:
==Historia==
[[Fitxategi:Bank_of_Engeland_and_foreign_exchange.jpg|thumb|Ingalaterrako Bankua da munduko egungo finantzen eredua eta bigarren banku zentral zaharrena]]
1694an sortu zen, eta munduko bigarren banku zentral zaharrena da, [[Suedia]]ko ''Sveriges Riksbank'' eta gero. Gainera, munduko zortzigarren banku zaharrena da. Ingalaterrako Gobernuaren banku lanak egiteko ezarri zen eta, artean, Erresuma Batuko Gobernuaren bankua da.

Sorrera unetik, Ingalaterrako Bankuak zatikizko erreserba banka sistema erabili du. Sortzeko unean, horrek esan nahi zuen bankuak benetan gordailuan zuen diru unitate bakoitzeko bi eman zitzakeela kredituan (proportzio guztiz kontserbadorea gaurkoarekin alderatuz gero). Bankua ez zen publikoa, pribatua baizik: Bankua akziodunen eskuetan zen sortu zenetik (1694) nazionalizatu arte (1946).