Louis McLane: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
7. lerroa:
 
==Andrew Jacksonen gobernuan==
[[Martin Van Buren]]ekin zuen adiskidantzari esker, [[Andrew Jackson]]en alderdira pasa zen (Alderdi Demokrataren hastapenetan) eta, 1829an, Jackson presidente hautatuta, Ingalaterrara bidalia izan zen anbaxadore moduan. Londresetik Bankuaren aldeko ideiak berrituta itzuli zen, baina artean Jacksonek ontzat jotzen zuen bere lana. 1832ko hauteskunde latzak pasata ("Jackson eta ez Bankurik!"), Diruzaintza Idazkari izaten jarraitu zuen. Aldiz, ordurako Nicholas BiddlerekinBiddle Bankuko presidentearekin buruz buru plan bat ontzen hasiari zen [[Estatu Batuetako Bigarren Bankua]]ren baimenaldia luzatzeko.
 
Roger B. Taney fiskal nagusiak McLaneri buruz ohartarazi zuen Jackson, bere printzipioen kontra eta Alderdi Federalistaren programa hamiltondar zaharra berritzera zetorrela leporatuz. 1833 hasieran, Jacksonek agindu kritiko bat eman zio McLaneri: gobernuaren ondasunak Bankutik ateratzea. McLanek, berriz, uko egin zion agindua betearazteari, eta kargugabetua izan zen. William J. Duanek ordezkatu zuen.