Tomar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
91. lerroa:
[[Erromatar Inperioa|Erromatarren]] ''Sellium'' hiriaren gainean eraikita dago Tomar. Ondoren [[bisigodo]]ak eta [[mairu]]ak izan ziren bertan, harik eta 1159an [[Tenpluko ordena]]k konkistatu zuen arte. Gualdim Pais maestre nagusiak fundatu zuen Tomar eta 1160an [[Kristoren Ordenaren komentua|gazteluaren eta monasterioaren]] lehen harria ezarri zuen. Magiarekin lotzen du kondairak, izan ere zazpi muinoren erdian baitago, [[Erroma]] edo [[Jerusalem]] bezala. Ordenaren hiri nagusi bihurtu zen.
 
1314an [[Klemente V.a]] Aita Santuak Tenpluko ordena deuseztu zuen baina Portugalen ''Kristoren ordena'' izenarekin aurrera jarraitu zuen taldeak. XV mendean [[Henrike Nabigatzailea]] ordenaren gobernadore bihurtu zen eta tenplarioen jakintzez baliatuz Afrika eta Atlantiar Ozeanoan espedizioak burutu zituen. Espedizio horietan lortutako aberastasunekin [[Kristoren Ordenaren komentua]] berriztu zuen. 1492an Espainiak [[judu]]ak kanporatu zituen eta asko Tomarrera etorri ziren. Honek hiriari bultzada berria eman zion. Orduko sinagogak zutik dirau oraindik. Hainbestekoa zen hiriaren ordenaren indarra Aita Santuak [[Henrike Nabigatzailea]] Portugalgo erregeprintze izendatu zuela.
 
XVI mendean, Espainiak presionatuta, Portugaldik ere juduak kanporatuko zuen ediktua plazaratu zuen Aita Santuak. Portugalgo inkisizioa sortu zen eta judu eta kristau berri asko atxilotu, torturatu eta erre zituzten. 1550 urtea bereziki beltza izan zen. Hirian biztanleria asko jeitsi zen. Hala ere bere garrantzia mantendu zuen eta honen adierazle 1581ean bertan koroatu zela [[Filipe II.a Espainiakoa]] Portugalgo errege.