«Tordesillasko Ituna»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (85.87.20.51 wikilariaren aldaketak ezabatuz, 85.86.31.250 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
[[Fitxategi:CantinoPlanisphere.png|thumb|400px|Banaketa lerroa Cantinoren planisferioan (1502)]]
'''Tordesillasko Ituna''' [[Espainia]]ko eta [[Portugal]]go errege-erreginek sinatu zuten hitzarmena da, [[Amerika|Ameriketako]] lurralde berriak konkistatzean muga-arazoak gerta ez zitezen. [[1493]]an [[Alexandro VI.a]] Aita Santuak ''Inter caetera'' eta ''Eximiae devotionis'' [[bulda]]k argitaratu zituen; konkistaturiko lurraldeak bitan banatzeko lerroa zehazten zen haietan, iparburutik hegobururaino: [[Cabo Verde]]tik mendebalera ehun [[legoa]]z harantzako lurraldeak Espainiaren administraziopean geratu ziren, eta lerro horretatik ekialderakoak Portugalen mende. Europako gainerako herri kolonizatzaileek eta Portugalgo errege Joan II.ak ez zuten Aita Santuaren bulden edukia onartu, eta Portugalgo erregeak negoziazio berriak eskatu zizkien Errege Katolikoei. 1494an beste hitzarmen bat izenpetu zuten [[Gaztela]]ko [[Tordesillas]] herrian; horren arabera Cabo Verdetik mendebalera 370 legoara atzeratu zen banalerroa. Tordesillasko hitzarmena 1506. urtean berretsi zuten [[Julio II.a]] Aita Santuak eta Portugalgo Manuel I.a erregeak.Eta nire piliña handia da eta zazpi errekuperazio egin behar ditut baina ez dakit tordesilla itunako laburpena.
 
== Erreferentziak ==
Anonymous user