Ablitas: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
65. lerroa:
== Ondarea ==
=== Ablistasko gaztelua ===
{{sakontzeko|Ablistasko gaztelua}}
[[Alfontso I.a Nafarroakoa|Alfontso I.a Bataiatzailearen]] konkistaren ondorioz [[Ablistasko gaztelua]] eraiki zela uste da. [[1276]]an Oibarko Martin Ruizek Juana erreginari omenaldia egin zion Ablitasko gazteluan eta erreinuko beste bost gotorlekuetan. Lau urte geroago, kanpoko horma berreraikitzeko lanak egin ziren, behera erorita baitzegoen. [[1320]]an Juan Le Chat zen gotorlekuko alkaidea, eta bere karguan 10 liberako soldata jasotzen zuen. [[1357]]an berriro ere, zaharberritze lanari ekin zitzaion, Ribaforadako Beltran gotorlekuko alkaide zelarik.
 
[[XVI. mendea]]ren hasieran, [[Gaztelako erresuma]]ren inbasioaren ondoren, [[Nafarroa]]ko erresuma zaharraren gazteluen eraistea agindu bazen ere, Ablitasko gaztelua zutik mantendu zen, bai [[1516]]an zein [[1521]]ean ere. Gaur egun zilindro itxurako dorrearen hondarrak, harlanduzko hainbat egitura, eta iraganbidearen zati batzuk kontserbatzen dira.