Azido desoxirribonukleiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-euskal zientzialari +euskal herritar zientzialari)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
91. lerroa:
Giza gorputzak 30.000 proteina inguru ditu eta hauek 20 [[aminoazido]] desberdinez osatuta daude. DNA molekula bat da aminoazido hauen sekuentzia zehaztuko duena hain zuzen ere. Proteinen sintesian, DNAren gene bat irakurri eta RNAn transkribatzen da. RNA horrek, DNA eta proteinak sintetizatzen dituen makineriaren artean mezulari gisa jarduten du. Horregatik, RNA mezulari edo mRNA izena ematen zaio. mRNA hori proteinen sintesian eredu bezala erabiltzen da, aminoazidoak ordena egokian lotzeko proteinak eraikitzean.
 
[[Biologia molekularraren dogma nagusiaknagusi]]ak informazioak DNA → RNA → proteina norabidea jarraitzen duela dio. Aitzitik, gaur egun dogma hori zabaldu egin behar dela badakigu, beste informazio fluxu batzuk aurkitu direlako, hala nola RNA [[birus]]ak. Kasu honetan, informazioa RNAtik DNAra doa eta hau alderantzizko transkripzioa bezala ezagutzen da. Gainera, RNAra transkribatu eta proteinak eman gabe funtzionalak diren DNA sekuentziak ere badaude. Horiek RNA ez kodifikatzaileak dira.
 
* '''DNA ez kodifikatzailea'''. Organismo baten genomako DNA bi taldetan sailka daiteke: proteinak kodifikatzn dituena (geneak) eta kodifikatzen ez dituena. Espezie askotan, genomaren zati txiki batek bakarrik kodifikatzen ditu proteinak. Giza genomaren kasuan, %1.5 inguru da proteinak kodifikatzeko gai, zati hauei exona izena ematen zaie eta 20.000-25.000 genek osatzen dute. Gainerako DNA ez kodifikatzailea da eta introna izena ematen zaie zati horiei.