Deskolonizazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
24. lerroa:
 
Momentu honetan zenbait tokiko buruzagik egindako lana oso garrantzitsua izan zen, beraien sorlekura itzultzean nazionalismoaren oinarri bezela beren kultura aldarrikatzea erabaki zuten. Adibide bezela hainbat tokiko buruzagi ditugu: Gandhi,Indian; Ho Chi Minh,Indotxinan; eta Nkrumah, Ghanan. Aipatu ditugun talde indendentista horien buruzagiak merkataritza eta administrazio-burgesikoak ziren.
 
'''Iritzi publikoaren aldaketak'''
 
Urte batzuen buruan inperialismoaren kontrako kontzientzia zabaltzen eta indarra hartzen hasi zen Mendebaldeko herrialdeetan. Wilsonek (AEBko presidenteak) hamalau auziak aurkeztu zituen. Auzi horietan kolonialismoaren aurkako adierazpen ugari agertzen ziren eta auzi horietako bat kolonien autodeterminazio-eskubidea zen. Iritzi publikoan ere gauza ugari aldatzen joan ziren hainbat eragileren ondorioz. Alde batetik Eliza kristauek adibidez inperialismoaren aurkako ekimenak bultzatu zituzten. Bestetik alderdi sozialistek inperialismoaren aurkako deialdiak egin zituzten eta hauek herri klaseetan eta intelektualen sektoreetan eragina izaten hasi ziren.
 
 
'''NBEren lana'''
 
NBEren lana oso aipagarri izan zen garai hauetan. Arazo kolonialen aurrean hartutako ideia edo jarrera horiek lurralde kolonialen autodeterminazio-prozesua lagundu zuen. Aipatu dugun jarrera hori 1941eko Atlantikoko Gutunean sinatu zutenarekin bat zetorren. NBEk kolonialismoa gaitzetzi egin zuen eta kolonialismoaren aurka zegoela adieraziz kolonien autodeterminazio- eskubidea definitu zuen. Gerora NBEk konkistaturiko lurralde guztiak beren buruaren jabe izateko eskubidea zutela aitortzen zen, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean. Baina esan behar da NBEren ekintza mugatua izan zela, nahiz eta, kolonialismoa kritikatu eta koloniei adierazpen librea emateko aukera eman.
 
'''Inperioen errentagarritasuna'''
 
Behin eta berriz aipatzen ari garen inperioak mantentzeak gastu ekonomiko eta politiko handiak zituen eta horren ondorioz hauen errentagarritasuna zalantza bizian jarri zen. Gastu ekonomiko gehienak metropolien eskuetan zeuden, baina metropoli hauek bigarren mundu gerra zela eta pobretuta zeuden.
 
'''Gerra Hotzaren eragina'''
 
Deskolonizazio-prozesuan bloke-sistemak eragin nabarmena izan zuen Estatu Batuak eta SESB kolonialismoaren aurka baitzeuden. Estatu Batuak dakigun bezala kolonia izan zirenez kolonien emantzipazioa defendatzeko jarrera zuten. Beste alde batetik SESB,berriz, inperio kolonialen etsai gogorra izan zen. Bi potentzia edo “superpotentzia” horien laguntzari esker, autodeterminazioa NBEren printzipioetako bat izatera pasa zen.
 
'''Bandungo Konferentzia'''
 
Herrialde asko gutxinaka gutxinaka independentzia lortzen hasi ziren eta herrialde horiek jarrera berdinak hartzen saiatu ziren, beste herrialdeen eredu bihurtuz. Adibide garbiena Bandungeko konferentzia dugu. Konferentzia hortan hainbat herrialde berrietako agintariak bildu ziren eta bertan Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua sortzea lortu zuten. Aipatu dugun konferentzia honek kolonialismoaren aurkako jarrera zuen eta eragin handia izan zuen. Sinatzaileek hauek egin behar zituzten.
Independentzia-mugimenduei lagundu
Borrokan zeuden bi herrialdeen artean batek herrialde berriak ez erabiltzeko ahalegina.
Inperialismoa kondenatu. Baina herrialde garatuekin lankidetza ekonomikoan jarraitu zezaketen.
Hainbat konferentzia egin zituzten, baina horrek ez zuen nahi esan lorpen handiak lortu zituztenik.
 
'''DESKOLONIZAZIO-PROZESUAREN ALDIAK'''
 
Deskolonizazioa hiru aldi nagusitan bana dezakegu. Indiako azpikontinentean hasi zen eta beranduago Afrika osora eta Asiara zabaldu zen.
Lehenengo aldi edo fasea 1945etik eta 1955era artekoa izan zen. Bertan deskolonizazioak Ekialde erdikoan eta Asian izan zuen eragina. Kontzientzia aldatu egin zen lerrokatze ezaren eta hirugarren munduaren kontzientzia ezarriz. Aipatu dugun kontzientzia horren adierazle (1955)Bandungeko Konferentzia dugu.
Bigarren aldia 1955etik 1970era artekoa izan zen. Asian eta Afrika osoan deskolonizazioa hedatu izan zenaren ezaugarria da aldi honetan aipagarriena. NBEk garrantzi handia izan zuen aldi honetan.
Azkenik 1970etik gaur egun artekoa dugu. Herrialde askok independentzia lortu zuten fase hontan, Hong Kongek adibidez. Gaur egun ordea NBEk munduko eremu batzuk lurralde ez-autonomotzat hartzen ditu eta adibide gisa Gibraltar aipa daiteke.