Deskolonizazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa:
Independentziarekin, beste estatu batekin bat eginda edo "asoziazio askeko" estatusa adostuta erdiesten da deskolonizazioa. [[Nazio Batuen Erakundea]]k dio deskolonizazio prozesuan [[autodeterminazio]]a baino beste printzipiorik ez dagoela. Helburua lortzerakoan, negoziazio baketsuak edo borroka armatua izan dira bitarteko nagusiak.
 
'''DESKOLONIZAZIOAREN KONTZEPTUA ETA KAUSAK'''
 
Europako inperioetako koloniek independentzia aldarrikatzeko prozesuari Deskolonizazioa deritzogu. Fenomeno politikotzat jo daiteke, kolonia guzti hoiek antzinako metropoliekiko mendekotasun ekonomikoa izaten jarraitu zutelako.
 
'''Bigarren Mundu Gerraren eragina'''
 
Bigarren mundu gerran Frantzia eta Erresuma Batua gerraren lehen urteetan garaitu zituzten. Alemania eta Italia,berriz, gatazkaren azken urteetan izan ziren garaituak. Honek Europako inperioak ahulak zirela esatera dakarkigu eta Europa garaiezina zenaren mitoa bertan behera utzi zuen. Koloniek gatazka hauetan parte hartu zuten. Beraien lurraldeetan borrokatu zuten euren motropolien etsaien  aurka hain zuzen ere. Gerrillak prestatu ziren kolonizatzaileen eskutik eta tropa kolonialak sartu ziren armadetan. Horren ondorioz kolonia gehienek prestakuntza militarra izan zuten eta honek independentzia aldarrikapen ugari ematera ekarri zuten. Gatazka hauek zirela eta hainbat arazo ekonomiko eta militar larriak izan zituzten Europako potentziek. Garai hauetan askatasunaren eta demokraziaren ideien garapena oso garrantzitsua izan zen nazismoari eta faxismoari nolabait aurre egiteko.
 
'''Kolonialismoaren aurkako mugimenduaren sorrera'''
 
Gerraren ostean gauzak asko aldatu ziren, kolonietan adibidez mugimendu nazionalistak eta emantzipaziozkoak sortu ziren. Mugimendu hauen ideologiek hiru iturri zituzten.