Maroko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
61. lerroa:
Erromatarren ondoren, bandaloak Iberiar Penintsulan barrena sartu ziren Marokon, eta erreinu bat sortu zuten han, gero [[534]]. urtean bizantziarrek suntsitu zutena. [[VII. mendea]]n arabiarrak ekialdetik sartu ziren eta [[Islam]]a ezarri zuten; berberiarrek aurre egin zieten arabiarrei eta erreinu independenteak sortu zituzten. [[XI. mendea]]n, Mauritaniako berberiarrek, almorabiarrek, Marokoko lurralde osoa konkistatu zuten eta [[Espainia]]raino hedatu zuten aginpidea. Handik mende batera, [[almohade]]ek beste inperio bat sortu zuten, XIII. mendean [[benimeriniar]]rek beretu zutena.
 
[[1415]]ean portugaldarrek merkataritzagunemerkataritza-gune bat sortu zuten [[Ceuta]]n (1580az gero Espainiaren mende geratu zena). 1497an Espainiako Errege-erregina Katolikoek [[Melilla]] konkistatu zuten. XVII. mendean alawi dinastiak, bere burua [[Mahoma]]ren ondorengotzat zuenak, hartu zuen aginpidea; dinastia horren ondorengoak dira gaur egungo agintariak. Alawiek aurre egin behar izan zieten Frantziako eta Espainiako gudarosteei. [[1830]]ean [[Frantzia]]k [[Aljeria]] hartu zuen; Marokoko sultanak Aljeriaren alde egin zuen, baina 1844an frantsesek garaitu zuten. 1859an, Ceutako mugak zirela eta, Maroko gerran sartu zen Espainiarekin; marokoarrak galtzaile atera ziren, eta alawi sultanerriak diru sari handia ordaindu behar izan zion Espainiari.
 
1906an, [[Algeciras]]ko Nazioarteko Konferentzian, Maroko Frantziaren eta Espainiaren babespean uztea onartu zen. 1912an Frantziaren eta Espainiaren babespeko guneak zehaztu ziren; Espainiari [[Rif]] eta [[Ifni]] egokitu zitzaizkion, eta gainerako guztia Frantziari. 1921ean, Abd al-Krim emirrak matxinada antolatu zuen Rifen, eta Frantziaren eremura ere hedatu ziren istiluak; Frantziaren eta Espainiaren gudarosteek, elkar harturik, 1926an menderatu zuten matxinada. 1927an abertzaleek [[Istiqlal]] alderdia sortu zuten.
 
Espainiako Gerra Zibilean (1936-39) Marokoko gudaroste batzuk [[Francisco Franco]] espainiar militarraren alde borrokatu ziren penintsulan. [[Bigarren Mundu Gerra]]z gero abertzaletasunak gora egin zuen, eta [[1956]]ko martxoaren 2an Frantziako gobernuak Marokoren independentzia onartu zuen; [[MuhammadMohammed benibn Yusuf]] izendatu zuten errege, [[MuhammadMohammed V.a Marokokoa]] izenarekin. Urte berean, apirilean, Espainiak uko egin zien iparraldeko babes-guneei, eta [[1958]]an [[Sahara]]ko iparraldeari. MuhammadMohammed V.a 1961ean hil zenean, haren semea, [[Moulay Hassan]], izendatu zuten errege (Hasan II.a).
 
[[1975]]ean [[Hasan II.a Marokokoa]] erregeak 350.000 marokoar bidali zituen Espainiaren mende zegoen Saharara, lurralde hura Marokori zegokiolakoan, eta Espainia lurraldea uztera behartu zuen; hala, 1975eko Madrilgo hitzarmenean [[Mendebaldeko Sahara]] Marokoren eta Mauritaniaren mende geratzea onartu zen. 1976az geroztik, Sahararen independentzia aldarrikatzen eta [[Aljeria]] eta [[Libia]]ren laguntza duen [[Saharako Fronte Polisarioa]]ren kontrako gerran ari da Maroko. 1979an Marokok Mauritaniaren mendeko Saharako zatia hartu zuen. Harrezkero, [[Saharako gerra]] eta Estatu Batuetatik jasotzen duen laguntza dela eta, Marokoren eta Afrikako iparraldeko herrialdeen arteko harremanak nahasiak dira.
 
Saharako autodeterminazioari buruzko erreferenduma [[1992]]an egitea onartu zuen Marokok 1991n, baina erroldari buruzko eztabaida zela eta, erreferenduma atzeratzea erabaki zuen. 1988ko maiatzean, 12 urte tirabiraka ibili ondoren, Maroko eta Aljeria harremanetan hasi ziren berriro, [[Saudi Arabia]] eta [[Tunisia]]ren bitartekotzari esker. Harremanak eten izanaren arrazoia Saharako gerra izan zen. Izan ere, Aljeriak nazionalista sahararren alde egin zuen hasieratik. Harremanak berriro hasi ondoren, bi herrialdeak ados jarri ziren gaseoduktu bat egiteko [[GibraltarGibraltarko itsasartea]]ko itsasarteann zehar Europaraino. Bi herrialdeak partaide dituen enpresa batek du gaseoduktutik 10-15 mila milioi metro kubiko gas garraiatzeko ardura.
 
XX. mendearen azkeneko urteetan langabezia handia izan da Marokon. Urtero ehunka mila pertsonek alde egiten dute herrietatik hirietara, eta horrek izugarrizko arazoak sortzen ditu, etxebizitzak direla, ura eta zerbitzuak direla, eta abar. Beste asko eta asko [[Europa]]ra sartzen ahalegintzen dira, horretarako bizia arriskuan jarri behar badute ere, itsasoa igarotzean. 1992ko urrian, adibidez, 800 lagun atxilotu zituzten [[Tarifa]]n (Espainiako hegoaldean), Espainian baimenik gabe sartzeko ahaleginean. Bestalde, droga trafikoaz arduratzen den Nazio Batuetako sailak salatu duenez, Marokoko nekazari asko opio eta koka lantzen hasiak dira, heroina eta kokaina egiteko gero.