Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
12. lerroa:
 
== Historia ==
{{Nagusia|San Frantzisko Asiskoa eliza (Gasteiz)}}
[[Fitxategi:Vitoria - San Francisco de Asis12.JPG|thumb|250px|[[San Frantzisko Asiskoa eliza (Gasteiz)|San Frantzisko elizaren]] barnealdea. Eraikina [[Luis Peña Gantxegi]] arkitektoak diseinatu zuen.]]
[[1976]]ko [[urtarril]]ean 6.000 langile inguruk soldatak mugatzen zituen dekretua salatzeko eta haien lan-egoera hobetzeko greba hasi zuten. Gasteizen langile mugimendu indartsua antolatzen ari zen, herritarren eskubideak zapaltzen zituzten diktaduraren eta enpresaburu diruzaleen aurka. Bi hilabete geroago, martxoaren 3an, hirugarren greba orokorrera deitu zuten, langileen aldetik erabateko jarraipenarekin, hainbestekoa ezen hedabide ofizialek ere lantegietako grebaren jarraipena %80koa izan zela onartu zuten. Goizeko lehen orduetatik poliziak manifestazio guztiak gogotik erreprimitu zituen. Arratsaldeko bostetan, [[Zaramaga]] auzuneko [[San Frantzisko Asiskoa eliza (Gasteiz)|San Frantzisko Asiskoa eliza]]n langileen batzar bat egin behar zenean, gertakari ilunak jazo ziren. Polizia Armatuak —''grisak''— elizan sartu ziren apaizaren oharrak mespretxatuz, eta langileak irtenarazi zituzten gas negar-eragilea erabiliz, esparrua itxia izan arren. Elizaren hustean langile ugari jipoitu zuten. Hala ere, gertakizun lazgarriena izan zen poliziak pistolaz eta metrailetaz tiro eginda 150 pertsona zauritu zituela, eta, larriena dena, 5 langile hil zituela. Haietako bi, tokian bertan hil zituzten; beste hirurak, berriz, zauri larrien ondorioz ondorengo egunetan hil ziren ospitalean.