Eleberri beltz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Josugoni wikilariak «Nobela beltz» orria «Eleberri beltz» izenera aldatu du
No edit summary
1. lerroa:
'''NobelaEleberri beltza''' literatura genero bat da, ''[[Hardboiled nobela|hardboiled]]''- (lagun gogorrarena) eta ''[[Polizia nobela|polizia- nobelekin]]'' hetsiki erlazionatuta. Izan ere, hainbat ezaugarritan paretsuak dira genero horiek: [[krimen]]a argitzeko beharra, [[errealismo]]a eta idazkera zuzena..., baina nobela beltzean bilbea, giroa eta pertsonaien hartu-emana patu ilunean eta etsigarri batean biltzen da. Protagonista usu ez da detektibea edo polizia, biktima, susmagarria edo hiltzailea baizik, bere burua suntsituko duen jokabidean dago murgilduta, horretarako maiz [[sexu]]-harremanetaz baliatzen direla.
 
Aurrekariak baditu ere, ''beltza'' terminoa [[Bigarren Mundu Gerra]]ren ostean zabaldu zen, [[Hollywood]]en [[zinema beltza]] gogoan, batik bat zenbait idazle estatubatuarren lanak sailkatzeko, hala nola [[James M. Cain]], [[Cornell Woolrich]], [[Dorothy B. Hughes]], [[Jim Thompson]], [[David Goodis]], [[Gil Brewer]], [[Charles Williams]], edo [[Elmore Leonard]]. [[Frantzia]]n sortu zen beltz delako label hau, non [[Gallimard]] argitaletxeak, [[1945]]ean, Série noire (Sail beltza) izeneko bilduma plazaratu baitzuen, gehienbat [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] hardboiled delakoaren itzulpenak.