Blues: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
28. lerroa:
Ezin daiteke esan bluesa hiri edo estatu zehatz batean sortu zenik. Esklaboak bizi ziren estatuetan entzun ziren lehenengo doinuak; [[Georgia]]n, [[Illinois]]en, [[Louisiana]]n, [[Alabama]]n eta [[Mississippi]]n, esaterako. Dena den, azken estatu horrek eman zuen XX. mendearen lehen erdian artista kopuru handiena. Garai hartan egin zituzten lehen grabazioak, eta horregatik askok eta askok uste dute Mississippi ibaiaren inguruko lurraldeetan sortu zela bluesa.
 
== Blues "modernoaModernoa" ==
 
Herrialdea bitan banatu zuen Sezesio-gerraren ([[1861]]-[[1865]]) ostean, esklabotza debekatu egin zuten AEBetan. Apurka-apurka, beltzak gizarteratzen hasi ziren, arazoak arazo. Egoera berri horretan, musika-tresnak eskuratzeko erraztasun handiagoa izan zuten; hasiera batean, eurek egindako banjo zaharra erabili zuten, kalabaza luzeak, egurrak eta arrantzan egiteko sokak hartuta. Gerora, biolina jotzen hasi ziren eta, azkenik, gitarra.