Errentagarritasun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
2. lerroa:
 
== Loturiko kontzeptuak ==
[[Interes tasa]] banku gordailu eta titulu finantzarioek ematen duten errendimenduari buruz erabiltzen den kontzeptua da, bereziki finkoa denean; horietan inbertitutako kapitalaren balioaren gorabeherak kontuan hartuz sortzen da errentagarritasunaren kontzeptua.

Beste alde batetik, [[produktibitate]]ak erabilitako baliabideek eragindako [[balio erantsi]]ari egiten dio erreferentzia; balio erantsi horretatik eskuratutako mozkinak kontuan hartuta kalkulatzen da errentagarritasuna.
 
[[Mozkin-tarte]]a, berriz, [[merkataritza]]n erabiltzen da bereziki. Produktu baten salmenta-prezioa ken kostua lizateke, era absolutuan; mozkin-tarte absolutua kostuarekin zatitzen bada, mozkin-tasa eskuratzen da. Mozkin-tartearen kalkuluan enpresako kostu finkoak ere kontuan hartzen badira, mozkin-tarte garbia eskuratzen da. Azken hau litzateke errentagarritasunaren kontzeptutik gertuen legokeen adierazlea.
 
{{ekonomia zirriborroa}}