Ekaitz Saralegi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
15. lerroa:
|debutatze data = {{data|2001|epentesia=e|2|25}}
|debutatze pilotalekua = [[Beotibar pilotalekua|Beotibar]] ([[Tolosa]])
|erretiratze data = {{data|2015|epentesia=e|23|241}}
|erretiratze pilotalekua = enpresak[[Larrunarri ezpilotalekua|Larrunarri]] zion erretiratze partidarik egin(Amezketa)
}}
'''Ekaitz Saralegi Mujika''', [[pilota]] arloan '''Saralegi''' deituraz ezaguna ([[Amezketa]], [[Gipuzkoa]], [[1979]]ko [[abuztuaren 14]]a) [[esku huskako pilotari]] profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen, [[Asegarce]] enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,80 metro luze luze da, eta 82 kilo pisatzen zuen. Estreinako partida profesionala 2001eko otsailaren 25ean jokatu zuen, [[Tolosa]]ko [[Beotibar pilotalekua]]n; 2015eko otsailaren 24an bukatu zitzaion Asegarcerekiko kontratua, eta enpresak, aurrez ezer jakinarazi gabe, ez zion kontratua berritu. Hasiera batean enpresak ez zion erretiratze partidarik antolatu,<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/108146/asegarcek_ez_dio_kontratua_berrituko_ekaitz_saralegiri.htm «Asegarcek ez dio kontratua berrituko Ekaitz Saralegiri»], ''Berria'', 2015-02-18.</ref><ref name=Lezeta20150217>Joseba LEZETA: [http://www.diariovasco.com/deportes/pelota/201502/17/saralegiri-kontraturik-berrituko-asegarcek-20150217143644.html «Saralegiri ez dio kontraturik berrituko Asegarcek»], ''Diario Vasco'', 2015-02-17.</ref> baina gero egun bateko kontratua egin zion, 2015eko martxoaren lehenean bere herrikide [[Jokin Altuna]]ren aurka jaioterrian erretiratze partida joka zezan.<ref>[http://www.eitb.eus/eu/kirolak/pilota/bideoak/osoa/2985990/bideoa-pilota-ekaitz-saralegi-pilotariak-ez-du-asegarcen-jarraituko/ «Asegarcek ez dio kontratua berrituko»], ''EITB.eus'', 2015-02-19.</ref>
 
EzPilotari langilea eta saiatua, ez zen jo handikoa, baina bai, ordea, oso erremate zehatzekoa; joko handia zuen aurre-aurreko koadroetan.<ref>{{es}} Igor G. VICO: [http://www.noticiasdenavarra.com/2013/10/19/deportes/pelota/la-noche-del-cazador «La noche del cazador»], ''Noticias de Navarra'', 2013-10-19.</ref><ref>{{es}} Joseba LEZETA: [http://www.diariovasco.com/pg060801/prensa/noticias/Deportes/200608/01/DVA-DEP-224.html «Ekaitz Saralegi demuestra más en un partido que otros en diez»], ''Diario Vasco'', 2006-08-01.</ref> Bere ibilbide profesionaleko azken bi denboraldietan lortu zituen emaitzarik onenak txapelketa nagusietan: hala 2013an nola 2014an, [[Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia|Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusiko]] finalaurrekoetara heldu zen. [[Aimar Olaizola]]k kanporatu zuen bietan.<ref name=Lezeta20150217/>
 
2013ko azaroaren 30ean jokatu zuen bere karrerako partida nabarmenena, beti bere jokorako egokiena izan duen txapelketan, [[Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia|lau eta erdikoan]]: lehenengo aldiz txapelketa nagusi bateko finalerdietaraino heldu zen, eta historia osoan lau eta erdiko txapelketa gehien irabazi dituen eta orduko txapelduna zen [[Aimar Olaizola]]ren aurka partida ikusgarria jokatuta galdu zuen, 22-18, Olaizola oso estu hartu eta gero (18-16 aurretik joan zen Saralegi). Zutik jarrita, txalo zaparrada luzea jo zioten zaleek Ekaitzi partidaren bukaeran.<ref>{{es}} Javier LEONÉ: [http://www.noticiasdenavarra.com/2013/12/01/deportes/pelota/no-fue-tan-facil-como-decian «No fue tan fácil como decían»], ''Noticias de Navarra'', 2013-12-01.</ref><ref>{{es}} Enrique ECHAVARREN: [http://www.diariovasco.com/v/20131201/deportes/pelota/ekaitz-casi-sacan-hombros-20131201.html «Ekaitz, casi te sacan a hombros...»], ''Diario Vasco'', 2013-12-01.</ref>