Enrique Areiltza Arregi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Gallarta wikilariak «Enrique Areiltza Agirre» orria «Enrique Areiltza Arregi» izenera aldatu du: Bigarren abizena Arregi da, ez Agirre.
No edit summary
1. lerroa:
'''Enrique Areiltza Arregi''' ([[Bilbo]], [[1860]]ko [[otsailaren 6]] – [[1926]]ko [[ekainaren 14]]). [[Bilbo]]ko mediku ospetsua izan zen.
 
Bilboko San Frantzisko kalean jaio zen. [[Valladolid]]en ikasi zuen medikuntza, eta espezializazioa [[Paris]]en egin zuen. 1880an Bilbora itzuli zen eta Trianoko ospitalean zuzendaritzaren ardura hartu zuen. Han, [[Enkarterri]]etan, hainbat langilerekin, [[meatzari]]rekin batez ere, harremanak izan zituen. Era berean, [[Triano]]n ondu zituen bai bere heziketa zientifikoa, bai lan intelektuala, bai printzipio moralak. Enrique de Areilza sendagile-zirujau ospetsuak 1881. urtean Gallartan kokatuta zegoen Trianoko meatzari ospitaleari hasiera eman zion.
 
Hain handia zen bere ospea, non [[1897]]an Estatuko mediku nabarmenetakoek deitu baitzioten [[Cánovas del Castillo]] (atentatuagatik larri zaurituta) trata zezan. Areilzak “Sanatorio Bilbaino” sortu zuen 1898an, Bilboko Gordoniz Kalean. 1918an zuzendari izendatu zuten [[Basurtuko ospital]]ean, baina soldatari uko egin zion. Ospitale horretan, Anatomi patologikoko institutua sortu zuen.