Félix María Samaniego: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
15. lerroa:
 
=== Biografia ===
Haren haurtzaro eta gaztaroari buruz ez da askorik ezagutzen. Samaniegoren biografia nagusiaren egile Eustaquio Fernández de Navarrete autoreak dioenez, [[Frantzia]]n ikasi zuen; ez du beste zehaztasunik ematen. Geroago, bi urtez zuzenbideko ikasketak egin zituen [[Valladolideko Unibertsitatea]]n, baina ez zituen burutu. Ondoren, [[Bergara]]n (Gipuzkoa) kokatu zen, [[Peñafloridako kondea]]ren babesean. [[Euskalerriaren Adiskideen Elkartea|Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko]] kide izan zen, eta han irakurri zituen bere lehen alegiak.
 
Entziklopedisten zale handia zen, Frantzian jaso izandako heziketarengatik, agian; hori dela eta, politikaren eta erlijioaren kontrako kritikak ere oso gustuko zituen. Horretaz gain, abantailei burla egin zien eta Floridablancak eskainitako kargu bati uko egitera heldu zen. Hala ere, [[1775]]ean [[Tolosa]]ko (Gipuzkoa) alkate izendatu zuten.
 
Alegilari lanagatik dugu ezaguna batik bat, 157 [[alegia]]ren egile baita. ''Fábulas morales'' lanaren bi liburukitan ([[1781]] eta [[1784]]an) bildu zituen denak. Lehenengo liburukia 5 ataletan banatuta dago eta bigarrena 4tan. Oso ezagunak dira ''La cigarra y la hormiga'' eta ''La lechera'' izenburukoa. Horietaz gain, [[Jean de La Fontaine]]ren alegia erotikoen erara idatzitako beste testu erotiko batzuen egilea ere bada. Horiek direla kausa, eta elizaren aurka egin zituen beste testu batzuen ondorioz ere, arazoak izan zituen [[Inkisizioa]]rekin. [[Logroño]]ko epaitegia komentu batean giltzapetzen saiatu zen [[1793]]an, haren lanak Elizaren aurkakoak zirela esanez. Azkenik, [[Portugalete]]ko komentu batean giltzapetu zuten hainbat hilabetez. Geratzen zitzaizkion eragin handiko lagun batzuei esker atera ahal izan zen azkenik. Ezezagunak dira, hala ere, Inkisizioak ireki zion prozesuaren xehetasunak.