Asfalto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
-iw --> wikidata
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Asphalt.JPG|Errepide bateko asfaltoa.|250px|thumb|right]]
{{beste erabilpenak|materialari|filma|Asfalto (filma)}}
 
'''Asfaltoa''' [[errepide]], [[autobia]] eta [[autopista|autopisten]] eraikuntzetako nahasketa asfaltikoetan [[konglomeratzaile]] gisa erabili ohi den material lirdingatsu, itsaskor eta beltz bat da. Maiz iragazgaiztutzaile gisa ere erabiltzen da. [[Petrolio]] gordinean agertu ohi da eta ia osorik [[Betun (hidrokarburo)|betunez]] osatua dago. Bere izena [[Itsaso Hila]]n eta [[Jordan ibaia]]ren ibarranibarrean dagoen Asfaltites aintziraren oroigarria da.
 
Aipatutako lekuaz gain, munduko hainbat petrolio eremuetako zingira eta aintziretan egoera naturalean eta zenbait [[hidrokarburo]] nahasketa konplexuetan topa liteke. Azken honen adibide, [[Venezuela]]ko [[Sucre estatua]]n dagoen eta munduko asfalto aintzira handiena den [[Guanoco]] aintzira, 4 km²-ko azalera eta 75 milioi asfalto natural upeleko bolumena duelarik. Garrantzia eta hedadurari dagokionez [[Trinidad]] uhartean dagoen [[Pitch Lake]] aintzira bigarren postuan legoke.