Francoren diktadura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
Koro (eztabaida | ekarpenak)
186. lerroa:
 
[[1973]]an, Emakumearen Nazioarteko Urtearen prestaketa modura, gobernuak alkate kargua eman zien zazpi emakumeei, diktadurako lehenengo alkate emakumeak eta bakarrak.
 
== Ohiturak ==
Diktaduraren urteetan, [[Espainia]]k aldaketa asko bizi izan zituen. [[1959]]ko [[Egonkortasun Plana]]k [[autarkia]]ren amaiera ekarri zuen eta garapen industrialerako oinarriak ezarri zituen. Gainera, [[Europa]]ko hiri ezberdinetara eman zen langileen emigrazioa eta, honek, aldaketak ekarri zituen gauzak egiteko modu eta eran.
 
Aldaketak eman ziren arren, begirunez jokatzen jarraitzen zen. Bikoteek ezin zuten maitasunik erakutsi toki publikoetan eta, gertatuz gero, isuna jarriko zitzaien eta berria egunkarietan argitaratuko zen. Etxebizitza lortzea ere, oso zaila zen, [[1960ko hamarkada|60ko hamarkada]]n aldatuko zena eraikinen merketzearekin eta gas butanoaren, kalefakzioaren eta ur beroaren etorrerarekin.
 
Telebistaren etorrerarekin etxeetan gela berri bat sortu zen, egongela. Honek, erabat aldatu zuen espainiarren bizimodua eta kontsumo-gizartea, denek erosteko ahalmena ez zuten arren. Honengatik guztiagatik, bizilagunak telebistaren inguruan biltzen ziren teleklubean. Autoak erostea ere errazagoa bilakatu zen, [[1957]]ko "[[SEAT 600|Seiscientos]]" famatua ekarriko zuena.
 
Baina ez ziren autoak errepideetan ibiltzen ziren bakarrak, baita ziklomotorrak, motoak, scooterrak, motogurdiak eta Biskuterrak ere.
 
Ongi pasatzeko moduak ere aldatu egin ziren. Disko-jokagailu eramangarriak eta musika arinak gazteen artean oso arrakastatsuak izan ziren hainbat musika talderekin: [[Dúo Dinámico]], [[Fórmula V]], Los Bravos... dantza askeak ekarri zituztenak. Beste alde batetik, [[Julio Iglesias]]ek arrakasta izan zuen Benidormeko Jaialdian eta [[Massiel]]en ''La,la,la'' abestia irabazle izan zen [[Eurovision Abesti Lehiaketa]]n. Zigarroak biltzearen ohitura zaharrari, Zelta tabakoa erretzearen moda batu zitzaion, gero, kontrabando bidez erosten zen tabako gorri amerikarrarengatik ordezkatu zena.
 
Eliza ere aldatzen hasi zen, eta [[Vatikanoko II. Kontzilioa]]n, [[1962]]an [[Joan XXIII.a]]k inauguratua, meza emateko herri bakoitzeko hizkuntzan erabili ahal izatea onartu zuten eta, [[1963]]an, latinaren erabilera atzean utzi zuten. Garai honetan sortu ziren apaiz langileak eta kontzilio osteko mojak, komentutik irteten hasi zirenak kalean antolatutako ikasle, komunista eta sozialisten manifestazioetara joateko. Honek, hauetako batzuk kleroko parteide zirenentzako kartzeletan amaitzea ekarri zuen, besteak beste, [[Zamora]]ko konkortatuzko espetxean.
 
Hala eta guztiz ere, diktadurak ez zuen egoera arindu nahi eta, horren adierazgarri, [[1963]]an eman zen Julián Grimauren exekuzioa daukagu.
 
Gai erlijiosoetan gehien errespetatzen zena [[Aste Santua]] zen, non, denboraldi honetan dantzalekuak eta billarrak isten ziren eta, zineetan, film biblikoak besterik ez ziren ikusten, horien artean, ''La túnica Sagrada'', ''Ben-Hur'' edo ''Los Diez Mandamientos''.
 
Modernitate hauen guztien artean, [[1960ko hamarkada|60ko hamarkada]]n, kontzeptu berri bat azaldu zen: aisia. Honen planifikazioa asteburuetan argitaratzen ziren liburuxketan azaltzen zen, ''Aisi gida'' izenarekin ezagutuak. Honekin, oporretan hondartzara joatea jarri zen modan, beti ere ahal zutenen artean. Hondartzetan moda berriak azaldu ziren, tradiziozko moraltasunarekin bat ez zetozenak. [[Espainia]]ko kostei izen erakargarriak ezarri zitzaizkien turistei atentzioa deitzeko helburuarekin, esaterako, [[Costa Brava]], [[Costa del Sol]], [[Costa Dorada]], [[Costa Blanca]], [[Costa del Azahar]], [[Costa Verde]] edota [[Costa de la Luz]]. Turismoa hartu ahal izateko, hotelak eta apartamentuak sortzen hasi ziren.
 
Bainujantziei dagokionez, gaur egun erabiltzen denarengandik oso urrun zegoen gerraosteko bainu arropa. [[1962]]an, ''[[James Bond]]'' estreinatu zenean Ursula Andressek zeraman bikinia ikusi arte, [[Espainia]]n ez zen bikinirik egon. Hasieran, bikinia debekatuta zegoen eta beste aldera begiratzen zen, baina, pixkanaka, geroz eta gehiago erabiltzen zuten. Estatuaren barruko pistinetan, berriz, ez zen hala izan, [[1970eko hamarkada|70eko hamarkada]]n hasi ziren emakumeak bikinia erabiltzen, [[Zaragoza]]ko emakume batzuek antolatu zuten matxinada bati esker, prentsak ''Bikinien Gerra'' izenez bataiatu zuena.
 
Bestalde, espainiarrak zezenen korridekin jostatzen ziren, Festa Nazionala ospatuz, [[1960ko hamarkada|60ko hamarkada]]n futbola izeneko kirol batengatik atzean geratuko zena. Bai estadioan eta baita telebistaren aurrean ere, espainiarrek kirol honekin asko gozatzen zuten eta honela sortu zen mahai-futbola, Alejandro Finisterrek, berez, ume elbarriak birgaitzeko helburuarekin sortu zuena.
 
== Frankismoa gaur egun ==