Charles Fourier: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Hw-fourier.jpg|thumb|alt=|Charles Fourier]]
 
'''Charles Fourier''' frantses filosofo eta ekonomialaria izan zen ([[Besançon]], 1772 - Paris, 1837) frantses filosofoa izan zen, [[Robert Owen]] eta [[Saint Simon]]ekin batera [[sozialista utopiko]] nabarmenetako bat. Merkatari aberats baten semea zen, eta ondare guztiak [[espekulazio]]aren ondorioz galdu zituen (1793). Ondoren Lyongo enpresa bateko enplegatu eta kutxazain izan zen, Parisen eta Besançonen argitara eman zituen obren bidez, ekonomia eta gizartea eraberritzen saiatu aurretik (''Traité de l´association domestique et agricole'', 1822; eta ''Le nouveau monde industriel et sociétaire'', 1829). ''Le Phalanstère'' astekaria sortu zuen. [[Gizarte industrial]] [[burges]]ari egin zizkion kritikak, baina era berean baita [[Robert Owen]]en teoriei eta [[saint-simonsaintsimon]]ismoari ere.{{erref behar}}
 
Gizarteko harmonia bidezkoa zela erakusten ahalegindu zen. Horretarako produzio eta kontsumo elkarteak proposatu zuen. Berak proposatu zuen gizarte sozietarioak ''[[falansterio]]'' delakoa du oinarritzat, [[kooperatiba]] moduko batean elkartzen diren langile-talde txikia, alegia. Antolamendu horrek munduaren harmonia ekarriko duela zioen Fourierrek. Falansterioetan lana aldakorra eta erakargarria izango zen eta giza harremanak libreagoak. Frantzian, Ingalaterran eta Estatu Batuetan martxan jarri ziren batzuk, baina denak etorri ziren behera. Fourier irudimen handikoa zen: gizarte harreman berriak sortzea pentsatzen zuen; eta, heziketa modu berriak, sexuen arteako berdintasuna eta familia burgesa desegitea nahi zuen. Asmo [[utopiko]] horiek ez zen bete, Fourier horretan saiatu bazen ere, baina jarraitzaileak izan zituen.