Txirrindularitza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Definizioa ulergarriagoa egin
Hitzaren itzulpena aldatu dut
4. lerroa:
Pistan izaten diren lasterketak ''lastertasunezkoak'' edo ''erresistentziazkoak'' izaten dira. Errepideetan egiten direnak oso ezagunak dira, batik bat profesionalen artean egiten diren itzuli handiak. Ezagunak dira halaber astebete irauten duten itzuliak ([[Euskal Herriko Itzulia]], [[Kataluniako Itzulia]], besteak beste) eta baita egun bakarreko lasterketak ere ([[Milan-San Remo]], [[Paris-Niza]], eta [[Donostia Klasikoa]], besteak beste). Txirrindularitza olinpiar kirola da 1896. urteaz geroztik.
 
1900. urtean sortu zen Nazioarteko Txirrindularitza Federazioa (Union Cycliste Internationale, UCI). Garai haietan hasi ziren itzuli handiak antolatzen: [[Frantziako Tourra]] (1903), [[Italiako Giroa]] (1908), eta <u>[[Espainiako Vuelta|Espainiako Itzulia]]</u> (1935). 1965. urtean, txirrindulari profesionalen eta amateurren artean izan ziren gorabeherak zirela eta, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak txirrindularitza [[Olinpiar Jokoak|Olinpiar Jokoetatik]] kentzeko mehatxua egin zuen; hala, UCI zena bi elkartetan banatu zen: profesionalak biltzen dituen ''Fédération Internationale du Cyclisme Professionnel ''(Europako 10 herrialde biltzen dituena) eta ''Fédération Internationale Amateur de Cyclisme'' (munduan zehar 100 elkarte kide baino gehiago dituena).
 
== Txirrindularitza kirol bezala ==