Frida Kahlo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
18. lerroa:
[[Fitxategi:San-Angel-Casa-Rivera-Kahlo.jpg|thumb|Frida Kahloen etxea]]
 
Mexikoko Hezkuntza Ministerioaren eskolan klaseak ematen hasi zen baina osasun arazoengatik etxean segitu behar izan zuen. Gobernuak sari bat eman zion ''Moises'' koadroagatik. «Begira begi hauei. Ez zu, ez ni, ezta [[André Derain|Derain]] ere ez da gara honela pintatzeko gauza»{{erref behar}}. Baina ebakuntza gehiago egin behar izan zituen [[New York]]en eta mina kentzeko [[morfina]] eman zioten, honek menpekotasuna sortuko diona. Guerra Hotzaren hasiera emango da eta Mexikoko Alderdi Komunistan sartuko da berriro Frida. Urtebetean zazpi ebakuntza egin zizkioten eta ia etengabe egongo da ingresatuta. Geroztik, aulki gurpildunean ibili beharko du beti, erizain, botika eta drogen artean; baina bere ofizioari eutsiko dio, ez dio margotzeari utziko. [[1953]]. urtean Mexikon inoiz egin zioten bakarkako erakusketa bakarra zabaldu zen; inauguraziora bere ohean etzanda eraman zuten. Birikietako gaitzez ingresatuta; uztailaren 3an, medikuen esanaren kontra, [[Ameriketako Estatu Batu]]ek [[Guatemala]]n antolaturiko [[estatu-kolpe]]aren aurkako manifestazioan hartuko du parte eta handik egun gutxira, hilda aurkituko dute ohean, [[1954]]ko [[uztailaren 13]]an.
 
Handik lau urtera, luzaroan Kahlo familiaren bizileku izandako Etxe Urdina, Frida Kahlo museoa bihurtuko da.