«Coimbrako katedral zaharra»: berrikuspenen arteko aldeak

 
== Historia ==
Ondoan zegoen [[ConímbrigaConimbriga]] hiri erromatarra harpilatu ondoren [[suebo]]ek ''Aenimiun'' (gaur egungo Coimbra) apezpikuaren egoitza bihurtu zuten 468an. Ez da orduko elizarik ezagutzen ordea. 1139an [[Alfontso I.a Portugalgoa|Afonso Henriques]] erregeak Ouriqueko gudua irabazi ondoren Coimbra bihurtu zuen Portugalgo hiriburu eta katedral bat eraikitzeko dirua eman zuen. Haren seme [[Antso I.a Portugalgoa]] bertan koroatu zuten 1185 urtean. 1218an eraiki ziren klaustroak eta XIII mendean bukatu zen katedrala. Badirudi Robert maisua izeneko arkitekto frantziar batek diseinatu zuela katedrala.
 
XVI mendean hainbat gehigarri egin zitzaizkion katedralari. Kaperak, hormak eta zutabeak azuleiuz estali ziren, iparraldeko fatxadan ''Porta Especiosa'' atea ezarri zen eta hegoaldeko kapera [[pizkunde]]ko estiloan berreraiki zen. Hala ere hasierako oinarri erromanikoa errespetatu egin zuten.
79.476

edits