Bragako katedrala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
21. lerroa:
Bragako diozesia III mendean sortu zuten [[Erromatar Inperioa|erromatarrek]], eta [[suebo]] eta [[bisigodo]]ek Gallaecia eremuko hiriburu bihurtu zuten. Lehenengo apezpiku ezaguna Bragako Martin Dumio izan zen, VI mendekoa.
 
[[Mairu]]ak 716 eta 1040 artean egon ziren hirian baina [[Fernando I.a Leon eta Gaztelakoa]]k kristauentzat berreskuratu eta 1070an berrezarri zen apezpikutza. Petri apezpikuak katedral handi bat eraikitzea erabaki zuen eta 1089an sagaratu zen eraikina. 1107an Aita Santuak artzapezpikua ezarri zuen Bragan eta honek Iberiar penintsulako ipar-mendebalde guztia gobernatzen zuen, Portugalgo zati handienaz gain [[Galizia]] bera ere bai.
 
Katedrala XIII mendearen erdialderarte handituz joan zen zatirik handienak XII mendean eraiki ziren [[erromaniko]] burgundiar estiloan, [[Cluny]]ko abatetxearen antzera. Hurrengo mendeetan hainbat gehikuntza egin zitzaizkion eta hainbat estiloren nahasketa aurkitzen da gaur egun. Esate baterako mendebaldeko aurrealdearen itxura erabat aldaturik dago hasieran egin zen hartatik. 1486 eta 1501 artean atari nagusia estilo [[gotiko]]an berreraiki zen. Kapera nagusiaren absidea 1509an eraiki zen [[manueldar estiloa]]n.