Helicobacter pylori: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
'''Helicobacter pylori''' [[Helicobacter]] generoaren [[bakterio]] ezagunena da, giza [[patogeno]]a delako. Bakterio honek [[urdail]]eko zein [[duodeno]]ko ultzerak ([[ultzera peptiko]]ak) eta [[gastritis]] kronikoa, batik bat, eragiten ditu. Hala ere, bakterio honen eramaile osasuntsu asko ere badaude, gaixotasun gastrikoen arrastorik ez dutenak.
 
Frogatu da, halaber, Helicobacter pylorikpyloriak eragindako gastritis kronikoak urteen poderioz urdaileko minbizia bihur daitezkeela.
 
[[Mikrobio]] hau gai da urdaileko mukosetan bizitzeko, bertako azidotasun gogorrari ([[pH]]=2) aurre eginez. Bakterioak ureasa izeneko [[entzima]] ekoizten du, [[urea]] deskonposatzen duena, amoniako sortuz eta inguruko pH azidoa alkalino bihurtuz. Bakterioa, beraz, mikroingurugiro alkalino batean bizi da, urdaileko pH azidotik babestuta.
 
Berezitasun horretan oinarritzen da, hain zuzen ere, ultzera peptikoa duten gaixoengan bakterioa antzemateko teknika: arnasaren testa. ''Helicobacter pylori''-kak urea molekula [[karbono dioxido]] (CO<sub>2</sub>) eta [[amoniako]] bihurtzen duenez, gaixoak urea markatuta hartu ondoren botatako arnasan CO<sub>2</sub> markatuta neurtzen da, ureasa egotearen adierazlea dena.
 
Gaur egun gastritis kronikoa eta ultzera peptikoaren tratamenduan ''Helicobacter pylori''a desagertarazteko [[antibiotiko]]ak erabiltzen dira, urdaileko mukosaren babeslearekin batera. Hiru antibiotiko batera hartzen dira, [[amoxizilina]], [[tetraziklina]] eta [[metronidazola]] erabilienak izanik.
 
XX. mendeko 80ko hamarkadan [[Robin Warren]] eta [[Barry Marshall]] patalogoek garbi frogatu zuten Helicobacter pyloripyloria ultzera peptiko gehienen eragilea zela, eta gaitz hori [[estres]]a edo elikadura ohituren ondorioa ez zela, ordura arte uste zen bezala. Ikerketa horiek 2005eko [[Medikuntzako Nobel Saria]] ekarri zieten aipatutako bi zientzilariei
 
[[Kategoria:Bakterioak]]