Julian Iantzi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{erreferentzia falta | data = 2011ko martxoa}}
 
'''Julian Iantzi Mitxelena''' ([[Woodland (Kalifornia)|Woodland]], [[Kalifornia]], [[1967]]) telebista aurkezlea da.
 
== Bizitza ==
[[1960ko hamarkada]]n, Julianen gurasoek —Angel Iantzi eta Txelo Mitxelena— [[Lesaka]]tik [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetara]] emigratu zuten, bizimodu hobe baten bila. Hogeita hiru urte igaro zituzten han, hamahiru artzaintzan eta beste hamar etxalde batean. Euren hiru seme-alabak [[Kalifornia]]n jaio ziren eta [[Dixon]]en bizi izan ziren Lesakara itzuli arte.<ref>http://www.blogseitb.com/rogeblasco/2015/01/26/julian-iantzi-al-encuentro-de-la-cultura-vasca-en-el-jaialdi-de-boise-2015/</ref>
 
Bi arrazoi nagusitu ziren Lesakara bueltatzeko bidea hartzerakoan; batetik, familia Lesakan izatea, eta bestetik, seme-alabak eskolaratu behar izatea.
 
Telebista-aurkezleak zazpi urte zituela, euskaraz eta ingelesez baino ez zuen hitz egiten. Gainera, Espainian frankismoak gogor eraso zion euskarari. Segur aski garai hartako debekuek eranaraziko zioten gaur egungo euskal zaletasuna. Horrexek motibaturik, Mintzapraktika programaren partaide da eta euskararen aldeko hainbat hitzaldi eman izan ditu Euskal Herriko toki askotan.<ref>http://www.gordexola.net/es-ES/Eventos_Nuevos/Paginas/20141023_Charlaparaimpulsarelusodeleuskera.aspx</ref>
 
Julianen telebistako ibilbidea [[Euskal Telebista]]ko casting batean bere burua ezagutarazi zuenean hasi zen. Ondoren, [[Canal 4]]k eman zion bere lehen aukera.<ref>http://www.cuatro.com/mas-de-cuatro/EXCLUSIVA-Julian-Iantzi-Billete-Brasil_2_1178655126.html</ref> Harrezkeroztik, ETBn hartu zuen ospea askotariko reality show-ak aurkeztuz: ''[[Basetxea]], [[Begia gose]], [[Sorginen laratza]], [[La flecha amarilla]]'' eta ''[[El conquistador del fin del mundo]]''.<ref>http://www.ivoox.com/julian-iantzi-conquisek-uste-baino-zeresan-handiagoa-emango-audios-mp3_rf_3984677_1.html</ref>
 
[[Espainia]]ko telebista kateetan ere aritua bada ere ([[Antena 3]], [[Cuatro]]) ''El conquistador'' reality-aren bidez lortu du izena zabaltzea. Abentura-reality show-aren gidari, hamasei partaideak zuzentzen ditu [[Faro les Eclaireurs]]eraino, munduaren azken muturreraino, hain zuzen ere. Partaideek (zortzi emakumezko eta zortzi gizonezko bi taldetan banatuta; nahiz eta azken urtealdian hogeita lau partaide eta hiru talde izan diren) Patagoniako klima gogorrari, bizi baldintzei zein proba gogorrei aurre egin behar diete. 2005ean lehen aldiz eman zen telesaioaren helburua ikurrina El Faro del Fin del Mundo-raino eramatea da.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Kanpo loturak ==
* [https://www.youtube.com/watch?v=89Lrn9dEDIc Julian Iantzirekin elkarrizketa Youtuben.]
 
{{DEFAULTSORT:Iantzi, Julian}}