The Social Construction of Reality: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
43. lerroa:
 
 
===Hizkuntza eta ikurrakzeinuak===
 
Hizkuntzak ere rol garrantzitsua du eguneroko errealitatearen integrazioaren analisian. Hizkuntzak sen komunaren ezagutza eta zentzua duten urruneko eremuak lotzen ditu. Hala, esaterako, jendearen ametsak eguneroko ulermenaren arabera interpretatzea ahalbidetzen du. "Hizkuntza gai da erabat eguneroko errealitatea gainditzeko. Gai da zentzuaren urruneko eremuekin lotura duten esperientzietan aritzeko, eta baita errealitateaz harantzago dauden esferetara iristeko ere. Hizkuntza gai da, ez bakarrik de facto baizik a priori ere, eguneroko esperientziarako antzemanezinak diren eremuetara iristeko" (40. or.). Hizkuntzaren eta ikurren funtzioa ikusita, Berger eta Luckmann zorretan daude [[George Herbert Mead]]-ekin eta [[elkarrekintza sinboliko]]aren beste autore batzuekin, bereziki, liburuaren sarreran onartzen duten bezala, objektibotasunaren eraikuntzaren gaiaren inguruan.
 
Zeinuek eta hizkuntzak elkarren artean eragiten dira eguneroko errealitatearen eraikuntza:
 
{{aipua|Zeinu batek badu esanahi subjektiboen aurkibide bezala funtzionatzeko asmo esplizitua. Hizkuntza gai da esanahien eta esperientzien metaketa zabal eta objektibo batean bilakatzeko, denboran mantenua eta ondorengo belaunaldiei transmititua izan ahal dena. Hizkuntzak ere esperientziak tipifikatzen ditu, eta horrek, aukera ematen dit esperientzia horiek kategoria zabaletan sailkatzeko. Kategoria horiek, niretzat ez ezik, gainerako kideentzat zentzua izango duten (p.35-39).<ref name="berger"></ref>}}
 
===Eguneroko errealitate soziala===