Elezahar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 88.11.165.211 wikilariaren aldaketak ezabatuz, 92.58.88.203 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
4. lerroa:
[[Latin]]ez, elezaharrari ''legenda'' esaten zaio eta "irakurri behar dena" esan nahi du. Jatorrian, idatzizko narrazio bat da, ozen irakurri behar dena, eta jende artean, [[monastegi|monasterio]]en barruan, jangelako bazkari-afarietan edo eliza barnean, fededunak onbideratzeko, santu baten jaieguna ospatzean. Elezaharretan, zehaztasun historikoa alde batera uzten da, asmo morala zein izpiritualaren onerako, [[hagiografia]] edo elezahar hagiografiko edo pietatetsuetan bezala: horren, adibide ezagunena [[Jacopo della Voragine]]ren ''Urrezko Elezaharra'' da.
 
Hori da [[Gonzalo de Berceo]]k hitzari eman zion esanahia, ''Milagros[[Andre deMariari Nuestra Señoramirariak]]'' bere idazlanean, ''Jaungoikoarenak diren elezahar guztiak'' dioenean, eta beste pasadizo batzuetan, noiz-behinka elezaharrak modu orokorragoan ere hartu zituen arren. Beste idazle batzuen artean, hitzaren esanahia ez da irakurketa pietatetsuetan bakarrik geratzen: aurrerago izan zuen esanahia, zehazki historiarekin bat ez datorren eta balio poetikodun irakurketa da. [[XIX. mendea]]n, [[Erromantizismo]] garaian, "herri tradizio" gisan ezagutzen denarekin bateratu zen.
 
[[Literatura]]n, elezaharra fikziozko narrazio bat da, ia beti ahoz aho igorritakoa eta gauza miragarriekin zerikusia duena. [[Ipuin]]a ez bezala, elezaharra beti elementu zehatz batekin lotuta egoten da (tokia, objektua, pertsonaia historikoa...) eta arreta elementu hori eguneroko munduan, edo elezaharrak jatorria duen komunitateko historian barneratzean jartzen du; halaber, garai eta toki ez errealetan oinarritzen denez, elezaharra benetako toki eta garai zehatzetan garatzen da. Mitoarekin, kultura zehatz bati azalpena ematearen lana banatzen du eta maiz fantasiazko izakiak agertzen ditu (uhandreak, adibidez). Erromantizismo garaian, idazle ezagunek gaia landu zuten, [[hitz lau]]an edo hitz neurtuan, bilduma frankotan. Mende horretako espainiar idazlerik ezagunenak [[Angel de Saavedra]], [[Jose Zorrilla]], [[Gustavo Adolfo Bécquer]] eta [[José Joaquín de Mora]] izan ziren.