Coimbra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
29. lerroa:
 
== Historia ==
=== Aeminium ===
[[Erromatar Inperioa|Erromatarren garaian]] ''Aeminium'' izena izan zuen eta [[Conímbriga]] (gaur egun [[Condeixa-a-Nova]]n) villa erromatarraren menpe zegoen. 569 eta 589 artean [[suebo]] eta [[visigodo]]ek hura harpilatu zutenean Aeminium bihurtu zen Conimbrigako diozesiaren egoitza. Visigodoek ''Eminio'' izena eman bazioten ere denborak aurrera egin ahala hiriak ''Colimbria'' izena hartu zuen eta VIII menderako visigodoen menpeko Coimbrako konderria sortu zen.
 
35 ⟶ 36 lerroa:
987 eta 1116 urteen artean eskuz esku erabili zuten mairuek eta kristauek. Gaur egungo hiriaren sorrera 1111 urtean finkatzen da. [[Fernando I.a Leon eta Gaztelakoa]] izan zen hiria eskuratu zuena eta 1112 urtean Portucale eta Coimbra konderriek bat egin zuten. [[Alfontso I.a Portugalgoa|Afonso Henriques]] erregeak Coimbran ezarri zuen egoitza XII mendean eta lurraldea babesteko hainbat gaztelu eraiki zituen inguruan, Leiria, Soure, Rabaçal, Alvorge eta Ansião hirietan besteak beste. Coimbra inguruko lurrak oso emankorrak ziren eta ibaia ere bertan zeukatenez hiriak garapen handia izan zuen. Gotortu egin zen, zubiak eraiki zituizten eta Santa Cruz monasterioa eta Katedral zaharra ere bai.
 
=== Erdi Aroa ===
[[Erdi Aroa]]n Coimbra bi zatitan banaturik zegoen, '''goiko hiria''' (''Cidade Alta'' edo ''Almedina''), aristokrazia eta kleroaren bizilekua, eta '''beheko hiria''' (''Cidade Baixa'' edo ''Arrabalde''), Mondego ibaiaren ertzean, merkatariak eta artisauak bizi zirena. Azken honetan juduen auzoa ere bazegoen. 1290ean Unibertsitatea sortu zen [[Lisboa]]n eta XIV mendean Coimbrara ekarri zuten, [[Coimbrako Unibertsitate]] famatua sortuz.
 
=== Aro modernoa ===
XV eta XVI mendeetan Portugalgo "aurkikuntzen aroa" izan zen eta Coimbra Portugalgo erdigune artistikoa bihurtu zen, apezpikuek eta aritokratek herrialdeko artista handienak erakarri baitzituzten, Diogo Pires eta João de Castilho beteak beste. 1772an unibertsitatean erreforma handiak egin zituen [[Pombalgo markesa]]k, zientzia ikasketei garrantzi berezia emanez.
 
XIX mendearen hasiera gogorra izan zen Coimbran. Frantziarren eskuratu zuten Coimbra eta 1810 arte bertan izan ziren. [[Nicholas Trant]] britainiarraren agindutara 4.000 solsadu portugaldarrek berreskuratu zuten borroka gogorren ostean. 1854an erlijio ordena batzuk kanporatuak izan ziren eta Coimbrako udalerriak hainbat erreforma izan zituen botere elementuak berregituratzeko. Mendearen amaiera alderarte hiria ez zen bere onera etorri.
 
== Banaketa administratiboa ==