Kubismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 212.81.216.81 (eztabaida) wikilariaren 4760321 berrikuspena desegin da
4. lerroa:
[[1919]] inguruan [[surrealismoa]]k eztanda egin zuen eta kubismoa ordezkatu zuen.
 
== Kubismoaren funtsa ==ANE
Kubismoa Parisen sortu zen 1907 inguruan. Sorreran, [[emozio]]en eta [[sentsualitate]]aren adierazpidea helburutzat zuen aurreko artearen kontrako erreakzio intelektuala izan zen; hala, kubisten margolaritza sistema analitikoa zen, eta hiru dimentsiotako objektuak zatikatuak eta aldi berean ikuspegi desberdinetatik berriro definituak margotzen zituzten. Uko egiten zioten artearen oinarrizko printzipio bati, arteak [[izadi]]ari imitatu behar diola esaten duenari; eta kubistek beren artea izadian oinarritzen bazuten ere, ez ziren espazioa, forma, kolorea, berregiten saiatzen, aitzitik, errealitatea desitxuratua margotzen zuten.
[[Fitxategi:Juan_Gris_003.jpg|thumb|right|140px|''Guitarra y mandolina'', [[1919]]. Juan Gris.]]
 
== Historia ==
Kubismoaren lehen aldian (1907-1912), lanak, hala nola P. Picassorenak eta G. Braquerenak, adimenari zuzenduak ziren; aldi horri "errealismo kontzeptuala" deitu izan zaio, objektuak adimenak, ez begiak, antzematen dituen bezala ageri baitira margotuak. Hurrengo aldia "sintetikoa" deitu zen (1913-1920 gutxi gorabehera): margolanak forma gutxiagoz eta soilagoz osatuak ziren, koloreak biziagoak ziren, eta artista askok ''collage''-aren ''[[trompe l´oeil]]'' efektua (ikuspuntuarekin jokatuz, [[erliebe]]a duten objektu errealen ilusioa sortzen duen teknika) erabili zuten, [[Juan Gris]]ek esate baterako. Beste margolari kubista garrantzizkoak [[Robert Delaunay|Robert]] eta [[Sonia Delaunay]], [[Roger de la Fresnaye]], [[Albert Gleizes]], [[Jean Metzinger]], [[Marcel Duchamp]] eta [[Fernand Léger]] izan ziren. Afrikako maskaren eragina badu ere, Picassoren ''[[Demoiselles d´Avignon]]'' lanean (1907), kubismoaren oinarrizko ezaugarri asko ageri dira.