Wikipedia:Politikak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
Edozein hizkuntzatako wikipedia guztietan betetzekoak diren [[WP:5e|oinarrizko arauez]] gainera, badira wikipedia bakoitzean (hizkuntzaren, hiztun komunitatearen eta wikilari komunitatearen berezitasunak direla kausa) onartzen diren arau berezi batzuk, '''politikak''' deritzenak. Euskal Wikipediak daramatzan urteetan ere, euskal wikilariek politika batzuk onartu dituzte, entziklopedia hau koherentziaz eta albait txukunen lantzen laguntzeko asmoz. Kasu guztietan, Euskal Wikipediako politikak [[Wikipedia:Bost euskarriak]] izenekoetan dauden oinarrituta, Wikipedia guztietako politika zehatzak inspiratzen dituzten oinarri eta printzipioak, alegia; Bost Euskarri horiek Wikipedia guztietan berdinak dira eta beraz, ez dira eztabaidagai. Orrialde honek, bada, [[Euskal Wikipedia]]ko politikak azaltzen dizkizu.
 
Bi motako politikak bereizten dira: politika ofizialakformalak, bozketa bidez onartutakoak; eta politika ez ofizialakinformalak, bozketa baten bidez onartu ez direnak eta maiz wikilari baten eskutik ezarritakoak, baino zentzuzkoak direnak, areago denbora pasa ahala, bereziki horiei buruzko eztabaidarik sortu ez bada.
 
'''Politika ofizialakformalak''' komunitatean irekitako bozketa batean gehiengoz erabakitzen dira. Batzuetan, politika konplexuak direnean, bozketa batzuetan zehar erabaki daitezke. Politika ofizialakformalak egonkorrak dira eta horiek aldatzeko eztabaida bat ireki behar da, arrazoiak azaltzeko, eta amaieran aurreko bozketa izan behar da, aurreko bertsioaren bozketetan baino parte hartze handiago batekin. Politika ofizialformal bat aldatzeko bozketa baten irekiera gutxienez [[Wikipedia:Administratzaileak|administratzaile]] baten onespena izan beharko luke. Wikipediako politika ofizialenformalen orriak administratzaileek bakarrik aldatu ahal izango dituzte, bozketetan erabakitakoaren arabera. Wikipediako politika ofizialekformalek ez dituzte arautzen poitika-gaiari buruz alderdi guztiak eta horregatik administratzaileek alderdi horiei buruzko irizpideak txertatu ahal izango dituzte politika ofizialetanformaletan, baina argi utziz [[:Txantiloi:Wikipedia iritzia]] erabiliz ez direla ofizialakformalak. Politika ofizialBadira eztabaidatik kanpo eta bozketaz aldatu ezin daitezkeen bestepolitika politikakformalak, legezko kontuak direlako, [[Wikipedia:Egile eskubideak]] multzoko politikak, diraesaterako.
 
'''[[:Txantiloi:Wikipedia iritzia|Politika ez ofizialakinformalak]]''' wikilari batek edo wikilari talde batek proposatutako politikak dira, eta bozketa edo adostasun zabal batez onartu ez badira ere, printzipio eta irizpide zentzuzkoak jasotzen dituzte, eta denbora luzean eztabaidatu ez badira, politika sendoak direla esan daiteke. Politika ez ofizialakinformalak politika ofizialformal bihurtu daitezke, horretarako bozketa batek hala onartzen badu. Bozketa hori abiarazteko, ez da beharrezkoa administratzaile baten onespena.
 
Wikipediako politikek, ofizialekformalek nahiz ez-ofizialekinformalek, ez dute osatzen ordenamendu juridiko bat, hau da, Euskal Wikipedia ez da [[burokrazia]] bat, eta beraz horiek aplikatzerakoan salbuespenak egon daitezke. Salbuespen bat egin behar dela uste baduzu, zabaldu zalantzarik gabe eztabaida-orri bat dagokion artikuluan edo auzian.
 
== Wikipediako politika batzuk (ofizialakformalak zein ez ofizialakinformalak) ==
 
=== Euskarari buruzko politika orokorra (politika ez-ofizialainformala) ===
 
Hizkuntzaren arloan, [[euskara]]zko entziklopedia hau [[euskaldun]] guztientzat denez eta hizkuntza honi batasuna emateaz arduratzen den akademia [[Euskaltzaindia]] denez, oro har haren arauei jarraitu behar zaie; Euskaltzaindiak [[euskara batu]]rako eman dituen arauetakoren bat ez betetzeko, ezinbestekoa izango da salbuespen hori berariaz Euskal Wikipediako politikatzat onartzea, bozketa bidez. Euskaltzaindiaren webgunean aurkituko dituzu haren arauak:
:[http://www.euskaltzaindia.net/ www.euskaltzaindia.net]
 
=== Tiletak erabiltzea (politika ofizialaformala) ===
Artikuluen izenburu zein edukierari dagokionez; jatorrizko hizkuntzan tileta daramaten hitzak, eta betiere euskarazko izenik ez badago, tileta eramango dute. Ikus [[Wikipedia:Bozketak/Tildeen erabilera euskarazko Wikipedian|bozketa]].
 
=== Hiztegi Batuko hitzak eta sinonimoak (politika ez-ofizialainformala) ===
Izenburuetarako eta agerikotasun handia duten beste toki berezietarako —artikuluen eskuinaldean ageri diren informazio tauletarako, adibidez—, Hiztegi Batuan inolako euskalki eta lurralde markarik gabe ageri diren hitzak hobetsiko dira. Esate baterako, ''esnatu'' hitzak «Gip.» (gipuzkera) marka duenez, ''iratzarri'' erabiliko dugu toki berezi horietan; eta ''altuera'' hitzak «Heg.» (Hego Euskal Herria) marka duenez, ''garaiera'' edo ''goratasun'' erabiliko dugu toki berezi horietan.
 
28. lerroa:
Gogoan izan, hala ere, Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan hitz bati «h.» (hobe) edo «e.» (erabil) marka jartzen badio, marka horren ezkerretara doan hitza ez dela erabili behar, baizik eta markaren eskuinetara ageri dena.
 
=== Jentilizioen erabilera (politika ofizialaformala) ===
{{lasterbidea|WP:(t)ar}}
Euskalki guztietan gaur arte izan den erabilera egingo dugu Wikipedian ere, [[Wikipedia:Bozketak/Jentilizioen ordena|bozketa]] honetan erabaki zen bezala:
43. lerroa:
# Salbuespen gisa, ''euskal'' aurrizki izena ''vasco / basque'' esanahiarekin oso finkatua duten kasuetan (hori frogatzeko, hainbat hiztegitan horrela ageri dela erakutsi beharko da), eta esanahi horrekin erabiltzen duten izen berezietan, dagokion artikuluaren hasiera samarrean jakinaraziko dugu horrakoan ''euskal''ek ez duela ''euskara'' esan nahi.
 
=== Antroponimia (pertsonen izen-deiturak) (politika ofizialaformala) ===
{{sakontzeko|Wikipedia:Antroponimia}}
{{lasterbidea|WP:Antroponimia|WP:Antrop}}
65. lerroa:
Liburu, film, disko eta antzekoen artikuluek jatorrizko hizkuntzan izango dute izenburua, bertsio euskaratua ez badago. Liburu edo dena delako horren euskarazko bertsioa baldin badago, euskarazko izenburu horixe jarriko zaio Euskal Wikipedian. Ikus [[Wikipedia:Bozketak/Liburu eta abarren izenburuen hizkuntza|bozketa]].
 
=== Administratzaile eta burokratak aukeratzeko politikak (ez-ofizialainformala) ===
{{nagusia|Wikipedia:Administratzaile izateko baldintzak}}