Camille Saint-Saëns: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
21. lerroa:
Sei urte zituela eman zuen lehen [[piano]] kontzertua. [[Jacques-Fromental Halévy]] eta [[Charles Gounod]]en ikasle izan zen, eta [[Gabriel Fauré]] eta [[André Messager]]ren piano irakasle. [[1871]]. urtean ''Societé Nationale de Musique'' sortzen parte hartu zuen. Antzinako frantses musikagileen, batez ere [[Jean-Philippe Rameau]]ren, aldezle sutsua izan zen. [[Liszt]]en adiskide handia izan zen eta hura bezala, pianista bikaina. [[1881]]. urtetik aurrera kontzertu-sail asko eman zituen [[Europa]]n, [[Estatu Batu]]etan, [[Hego Amerika]]n, Erdialdeko eta Ekialdeko [[Asia]]n.
 
[[1880]]. urtetik hil arte musika lan asko idatzi zituen. Saint-Saëns molde klasikoen alde agertu zen beti, eta bere garaiko musika berriaren aurka. Lan aipagarriak ditu, besteak beste, poema sinfonikoak, ''Onfaliaren gorua ''([[1871]]), ''Herkulesen gaztaroa'' ([[1877]]), eta ''Hil dantza'' ([[1874]]); bost kontzertu pianorako; ''Hirugarren sinfonia'' ([[1886]]) famatua; ''Animalien iñauteriainauteria'' ([[1886]]) suitea; ''Sanson eta Dalila'' ([[1877]]) opera-oratorio ezaguna; ganbera musika; hiru kontzertu biolinerako; 6 fuga ([[1920]]), meza bat eta requiem bat.
 
== Erreferentziak ==