Wikipedia:Politikak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{wikipedia iritzia}}
{{wikipedia tutorial}}
Edozein hizkuntzatako wikipedia guztietan betetzekoak diren [[WP:5e|oinarrizko arauez]] gainera, badira wikipedia bakoitzean (hizkuntzaren, hiztun komunitatearen eta wikilari komunitatearen berezitasunak direla kausa) onartzen diren arau berezi batzuk, '''politikak''' deritzenak. Euskal Wikipediak daramatzan urteetan ere, euskal wikilariek politika batzuk onartu dituzte, entziklopedia hau koherentziaz eta albait txukunen lantzen laguntzeko asmoz. Kasu guztietan, Euskal Wikipediako politikak [[Wikipedia:Bost euskarriak]] izenekoetan dauden oinarrituta, Wikipedia guztietako politika zehatzak inspiratzen dituzten oinarri eta printzipioak, alegia; Bost Euskarri horiek Wikipedia guztietan berdinak dira eta beraz, ez dira eztabaidagai. Orrialde honek, bada, [[Euskal Wikipedia]]ko politikak azaltzen dizkizu.
 
Bi motako politikak bereizten dira: politika ofizialak, bozketa bidez onartutakoak; eta politika ez ofizialak, bozketa baten bidez onartu ez direnak eta maiz wikilari baten eskutik ezarritakoak, baino zentzuzkoak direnak, areago denbora pasa ahala, bereziki horiei buruzko eztabaidarik sortu ez bada.
 
'''Politika ofizialak''' komunitatean irekitako bozketa batean gehiengoz erabakitzen dira. Batzuetan, politika konplexuak direnean, bozketa batzuetan zehar erabaki daitezke. Politika ofizialak egonkorrak dira eta horiek aldatzeko eztabaida bat ireki behar da, arrazoiak azaltzeko, eta amaieran aurreko bozketa izan behar da, aurreko bertsioaren bozketetan baino parte hartze handiago batekin. Politika ofizial bat aldatzeko bozketa baten irekiera gutxienez [[Wikipedia:Administratzaileak|administratzaile]] baten onespena izan beharko luke. Wikipediako politika ofizialen orriak administratzaileek bakarrik aldatu ahal izango dituzte, bozketetan erabakitakoaren arabera. Wikipediako politika ofizialek ez dituzte arautzen poitika-gaiari buruz alderdi guztiak eta horregatik administratzaileek alderdi horiei buruzko irizpideak txertatu ahal izango dituzte politika ofizialetan, baina argi utziz [[:Txantiloi:Wikipedia iritzia]] erabiliz ez direla ofizialak. Hala eta guztiz ere, badira [[Wikipedia:Bost euskarriak]] izenekoak, beste politika zehatzagoak inspiratzen dituzten oinarri eta printzipioak diren Wikipediaren politika orokorrak; Bost Euskarri horiek Wikipedia guztietan berdinak dira eta beraz, ez dira eztabaidagai. Politika ofizial eztabaidatik kanpo eta bozketaz aldatu ezin daitezkeen beste politikak, legezko kontuak direlako, [[Wikipedia:Egile eskubideak]] multzoko politikak dira.
 
'''[[:Txantiloi:Wikipedia iritzia|Politika ez ofizialak]]''' wikilari batek edo wikilari talde batek proposatutako politikak dira, eta bozketa edo adostasun zabal batez onartu ez badira ere, printzipio eta irizpide zentzuzkoak jasotzen dituzte, eta denbora luzean eztabaidatu ez badira, politika sendoak direla esan daiteke. Politika ez ofizialak politika ofizial bihurtu daitezke, horretarako bozketa batek hala onartzen badu. Bozketa hori abiarazteko, ez da beharrezkoa administratzaile baten onespena.