Mach zenbakia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: lv:Maha skaitlis
t Robot: Reemplazo automático de texto (-(\n)([\*]+)(\S{5}) +\1\2 \3)
4. lerroa:
 
non:
* ''V'' objetuaren abiadura,
* ''V<sub>s</sub>'' soinuaren abiadura diren.
 
Izena [[Ernst Mach]] fisikari [[austria]]rraren omenez datorkio, honek [[XIX. mendea]]n gasen dinamikan egin zituen azterketa garrantzitsuengatik. Dimentsiorik gabeko zenbakia da, bi magnitude bereen arteko zatidura baita.
13. lerroa:
Orokorrean, [[hegazkin]]etan erabiltzen da, aerodinamikan Mach zenbakiak duen garrantziagatik. [[Reynolds zenbakia]] bezala, Mach zenbakia antzekotasun dinamikoa zehazten duen parametroa da, eta Mach zenbaki bera duten bi egoeratan indar aerodinamikoak berdinak izango dira. Mach zenbakiaren arabera, abiadura hainbat motatan sailkatzen da:
 
* '''Subsonikoa''': M < 0,8. Egoera honetan objetuaren abiadura soinuarena baino txikiagoa da, eta soinuaren abiadura presio-uhinen abiadura denez, hauek objetua baino azkarrago hedatzen dira eta airea objetuaren arabera moldatzen da. M < 0,3 bada, airea konprimaezin bezala har daiteke. Erregimen subonikoa M = 1raino izan beharko litzateke, baina objetuaren presentziak airea azeleratzen du, eta M = 0,8tik aurrera (balio hau objetuaren araberakoa da eta Mach kritikoa deitzen zaio) abiadura supersonikoa duten eremuak agertzen dira.
* '''Transonikoa''': 0,8 < M < 1,2. Abiadura transonikoan fluxu subsonikoa eta supersonikoa duten eremuak daude. Abiadura supersonikotik subsonikora igarotzean, fluidoan talka-uhinak sortzen dira, erresistentzia handia sortzen dutenak. M > 1 bada, oraindik eremu batzuetan lekuko Mach zenbakia bat baino txikiagoa izan daiteke.
* '''Supersonikoa''': 1,2 < M < 5. Abiadura soinuarena baino handiagoa da esparru guztietan. Objetua presio-uhinak baino azkarrago higitzen denez, fluidoa ez da objetura moldatzen eta perturbazioek kono bate osatzen dute, non presioak aldaketa bortitz bat jasaten duen, konoaren angeluak <math>\theta = arc sin (1/M)</math> balio duelarik. Konoa zeharkatu ahala, airearen abiadura murrizten da eta [[tenperatura]], [[presio]]a eta [[dentsitate (fisika)|dentsitatea]] hazi egiten dira.
* '''Hipersonikoa''': M > 5. Abiadura handitu ahala, konoa estutu egiten da eta talka-uhinean presio-aldaketa handiagotzen da. Tenperatura aldaketak ez dira arbuiagarriak eta fluxuan erreakzio kimikoak hasten dira. Efektuetako bat airean ionizazioa da.
 
Airean [[soinuaren abiadura]] ez da konstantea, tenperaturarekin aldatzen baita. Horrela, Mach berdin batek abiadura ezberdinak esan nahi ditzake altuera eta egoera ezberdinetan. Adibidez, baldintza estandarretan, itsaso mailan airearen abiadura 340 m/s-koa da, edo 1.225 km/h. Mach 1 abiadura daraman hegazkin batek itsaso mailan 1.225 km/h-ko abiadura izango du, baina 12.000 m-ko altueran Mach berdinean abiadura 1.062 km/h-koa izango da, soinuaren abiadura tenperaturaren arabera aldatzen baita, eta altuera horretan tenperatura itsaso mailan baino 72 [[Celsius gradu|ºC]] gutxiago da.