Lisboa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
35. lerroa:
[[Normandiar]]ren ([[844]]) eta [[Alfontso VI.a Gaztelakoa|Alfontso VI. Gaztelako eta Leongo]] erregearen ([[1093]]) erasoari aurre egin behar izan zion hurrengo mendeetan. [[Alfontso I.a Portugalgoa|Alfontso I.a Portugalgo]] lehen erregeak [[1147]]an konkistatu ondoren herrialde hartako hiri bihurtu zuen betiko. [[1256]]an Portugalgo hiriburu bihurtu zen eta erregeen egoitza hiria izan zen aurrerantzean, [[Coimbra]]ren ordez. XIII mendean hiria [[San Jurgi gaztelua]]ren muinotik atera eta behekaldean hedatzen hasi zenean [[Rossio]] plaza bihurtu zen herri xehearen erdigunea.
 
[[1384]]an Lisboak bere bigarren setioa jasan zuen, 4 hilabete eta 27 egun iraun zuena eta erasotzaile moduan [[Gaztelako Koroa]]k eragindakoa, [[Fernando I.a Portugalgoa|Fernando I.a]] Portugalgo erregea zelarik. XV-[[XVI. mende]]etan ezagutu zuen Lisboak bere gorena, Europako kolonia-portu nagusia baitzen.
 
=== Urrezko Aroa ===
XV-[[XVI. mende]]etan ezagutu zuen Lisboak bere gorena, Europako kolonia-portu nagusia baitzen. [[Manuel I.a Portugalgoa|Manuel I.aren]] erreinaldian (1495-1521) guztiz edertu zen hiria ([[Belemgo Dorrea]] eta [[Jeronimotarren monasterioa]]). Erregeak berak ere gaztelua utzi eta Tajo ibaiaren ertzean eraiki zuen jauregi berrian bizitzea erabaki zuen. [[1497]]ko [[uztailaren 8]]an [[Vasco da Gama]]ren espedizioa hiriko portutik itsasoz atera zen, [[Mozambike]] eta [[India]]ra iritsi zena.
 
[[Joanes III.a Portugalgoa|Joanes III.a ''Elizkoia'']]ren agintaldian (1521-1557) [[Kontraerreforma]] nagusitu zen Lisboan (Inkisizioa eta jesuitak tarteko). Espainiar gudarostearen okupazioarekin batean (1580-1640) hasi zen Lisboako hiri distiratsu haren gainbehera. [[Ingalaterra]]ko gudarosteak hartu zuen parte gatazka horretan (1654), eta [[1668]]an Lisboan izenpetu zuen Espainiako erregeak Portugalen burujabetasuna berresten zuen ituna. Britainiarren eragina nabarmena izan zen handik aurrera Lisboan eta Portugal osoan.