Uhin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
92.58.111.231 (eztabaida) wikilariaren 4755842 berrikuspena desegin da
1. lerroa:
* Objektuak ekoizteko, materialak behar dira. Batzuk ingurunetik jaso, eta zuzenean erabiltzen dira (egurra, metala, harria, material zeramikoak eta zuntzak) eta beste batzuk, berriz, manipulatu, landu, egiten dira, nahi duguna lortu arte.
*
MATERIALAK
'''UHINAK'''
 
Ezagutzen ditugun material guztiak elementu berdinez daude osaturik, taula periodikoan agertzen diren elementuek, hain zuzen ere. Material berriak elementu horien arteko konbinazioak eginez sortzen dira. Elementuen arteko konbinazio posibleak kontuan izanda, materialen sekretuak igartzen hasi besterik ez garela egin esan dezakegu.
 
'''<br>
'''MATERIALEN PROPIETATE FISIKOAK
 
Materialaren ezaugarriak  adieraziko ditugu segun eta nola portatzen diren. Material bakoitzak berezko ezaugarri jakin batzuk ditu, eta, horien arabera, modu jakin batean erreakzionatuko du beroarekin, argiarekin, soinuarekin edo elektrizitatearekin. Portaera horietatik ondoriozta ditzakegu, beraz, materialaren ezaugarriak. Honako propietate hauek bereizten dira:
 
Optikoak: argiaren eraginpean materialek zer portaera duten adierazten dute. Ezaugarri honen arabera, materialak izan daitezke gardenak (argia pasatzen uzten dute, eta beste aldea ikusten da), zeharrargiak (argia pasatzen uzten dute, baina ez da beste aldea ikusten) eta opakuak (ez dute argia pasatzen uzten, eta ez da beste aldea ikusten).
 
Akustikoak: material batek bere baitan soinua garraiatzeko duen ahalmena da. Material zurrunek bigunek baino askoz ere errazago garraiatzen dute soinua. Hedatze-inguruneak zenbat  eta dentsitate handiagoa izan, orduan eta hobea izango da soinuaren hedapena.
 
Termikoak: beroaren eraginpean materialek zer portaera duten adierazten dute. Objektu bat mutur batean berotzen badugu eta beroa objektu guztira hedatzen bada, eroankortasun termiko handia duela esaten da; era horretakoak dira, esaterako, metalak. Horrez gain, materialak berotzean, haien bolumenean aldaketak gerta daitezke. Berotzean bolumena handituz gero, material horrek dilatazio termikoa duela esaten da.
 
Elektrikoak: korronte elektrikoak material batean zehar igarotzean aurkitzen duen oztopoari deritzoerresistentzia elektrikoa. Erresistentzia oso baxua duten materialek korronte elektrikoa garraiatzen dute, eta eroaleak direla esaten da. Elektrizitatea garraiatzeko gai ez diren materialak, hau da, erresistentzia altua duten materialak, isolatzaileak dira. Badaude bestelako materialak batzuk, erdieroaleak. Zergatik? Egoera batzuetan eroale gisa portatzen direlako eta beste egoera batzuetan, berriz, isolatzaile gisa. Arlo honetan azken urteetan egindako aurrerapenik erabilgarrienetakoa material supereroaleen aurkikuntza izan da.
 
'''<br>
'''UHINAK'''
 
Uhina perturbazio baten eraginez energia hedatzeko modua da. Uhinekin barreiatzen den bakarra energia da, materia ez da lekuz aldatzen.