Uhin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Waves lotu du, Wikidataren arabera.
Uhinen informazio orokorra
1. lerroa:
* Objektuak ekoizteko, materialak behar dira. Batzuk ingurunetik jaso, eta zuzenean erabiltzen dira (egurra, metala, harria, material zeramikoak eta zuntzak) eta beste batzuk, berriz, manipulatu, landu, egiten dira, nahi duguna lortu arte.
MATERIALAK
 
Ezagutzen ditugun material guztiak elementu berdinez daude osaturik, taula periodikoan agertzen diren elementuek, hain zuzen ere. Material berriak elementu horien arteko konbinazioak eginez sortzen dira. Elementuen arteko konbinazio posibleak kontuan izanda, materialen sekretuak igartzen hasi besterik ez garela egin esan dezakegu.
 
'''<br>
'''MATERIALEN PROPIETATE FISIKOAK
 
Materialaren ezaugarriak  adieraziko ditugu segun eta nola portatzen diren. Material bakoitzak berezko ezaugarri jakin batzuk ditu, eta, horien arabera, modu jakin batean erreakzionatuko du beroarekin, argiarekin, soinuarekin edo elektrizitatearekin. Portaera horietatik ondoriozta ditzakegu, beraz, materialaren ezaugarriak. Honako propietate hauek bereizten dira:
 
Optikoak: argiaren eraginpean materialek zer portaera duten adierazten dute. Ezaugarri honen arabera, materialak izan daitezke gardenak (argia pasatzen uzten dute, eta beste aldea ikusten da), zeharrargiak (argia pasatzen uzten dute, baina ez da beste aldea ikusten) eta opakuak (ez dute argia pasatzen uzten, eta ez da beste aldea ikusten).
 
Akustikoak: material batek bere baitan soinua garraiatzeko duen ahalmena da. Material zurrunek bigunek baino askoz ere errazago garraiatzen dute soinua. Hedatze-inguruneak zenbat  eta dentsitate handiagoa izan, orduan eta hobea izango da soinuaren hedapena.
 
Termikoak: beroaren eraginpean materialek zer portaera duten adierazten dute. Objektu bat mutur batean berotzen badugu eta beroa objektu guztira hedatzen bada, eroankortasun termiko handia duela esaten da; era horretakoak dira, esaterako, metalak. Horrez gain, materialak berotzean, haien bolumenean aldaketak gerta daitezke. Berotzean bolumena handituz gero, material horrek dilatazio termikoa duela esaten da.
 
Elektrikoak: korronte elektrikoak material batean zehar igarotzean aurkitzen duen oztopoari deritzoerresistentzia elektrikoa. Erresistentzia oso baxua duten materialek korronte elektrikoa garraiatzen dute, eta eroaleak direla esaten da. Elektrizitatea garraiatzeko gai ez diren materialak, hau da, erresistentzia altua duten materialak, isolatzaileak dira. Badaude bestelako materialak batzuk, erdieroaleak. Zergatik? Egoera batzuetan eroale gisa portatzen direlako eta beste egoera batzuetan, berriz, isolatzaile gisa. Arlo honetan azken urteetan egindako aurrerapenik erabilgarrienetakoa material supereroaleen aurkikuntza izan da.
 
'''<br>
'''UHINAK
 
Uhina perturbazio baten eraginez energia hedatzeko modua da. Uhinekin barreiatzen den bakarra energia da, materia ez da lekuz aldatzen.
 
Soinu uhinak, argia, itsasoko olatuak, bibrazioak… uhin moten adibideak dira.
 
Uhinak bi motatakoak izan daitezke: mekanikoak eta elektromagnetikoak.
* Uhin mekanikoek, soinuzkoak adibidez, ingurune fisiko bat behar dute hedatzeko, hauen hedapena molekulen arteko energia trukean oinarritzen baita. Hau da, energia molekulek kontaktua egiten dutenean batetik bestera pasatzen da.
* Uhin elektromagnetikoek, ordea, ez dute material fisikorik behar hedatzeko, hau da, espazio hutsean zehar heda daitezke. Uhin mota hauetan kargatutako partikulak higitzerakoan garraiatzen dute energia.
Uhinen ezaugarriak hauek dira: maiztasuna, partikula batek segundoko egiten duen oszilazio edo ziklo kopurua da; neurri unitatea hertz-a da (Hz) Nota musikal bakoitzak maiztasun propioa du. Uhin-luzera, bi gailurren arteko distantzia da; zenbat eta uhin-luzera txikiagoa izan are eta energia gehiago darama uhinak. Distantziako unitateetan neurtzen da, m, cm…, eta baita, anplitudea, oszilazio baten bi muturren arteko distantzia ere. Ahotsaren kasuan aplitudearekin bolumenarekin erlazionatuta dago, ozenago edo isilago.
 
'''<br>
'''UHINEK PAIRATZEN DITUZTEN FENOMENOAK
 
Ingurune jakin batean hedatzen ari den uhin bat bi inguruneren arteko mugara heltzean, uhin horren energiaren parte bat itzuli egiten da, eta hedapen-norabidea aldatu egiten da. Halakoetan, islapena gertatu dela esaten da. Fenomeno horren adibide ezagunenak ispiluetan eta likidoen gainaldean gertatzen direnak dira. Islatutako uhinak hasierako uhinaren abiadura, uhin-luzera eta maiztasuna eta uhin luzera bera ditu.
 
Era berean,Uhinaren energia parte bat islatu egiten da. uhinaren energiaren zati bat bigarren ingurunera (uhinak) hedatu daiteke (ezaugarri egokiak baditu, noski), uhinaren hedatze-abiadura aldatu egingo delarik. Fenomeno horri uhinaren errefrakzioa deritzo. Uhin horiek abiadura eta uhin-luzera desberdina izango dituzte, baina maiztasun bera. Argiari dagokionez, gainaldeko materiala zenbat eta leunagoa eta argiagoa izan, orduan eta hobeto islatuko da.
 
Soinuari dagokionez, material gogorretan islatzen da. Aldiz, material bigunek edo porotsuek xurgatu egiten dituzte soinu-uhinak.
 
Soinu-uhinak islatu, eta itzultzen den soinua jatorrizkotik bereizteko gai garenean oihartzuna dagoela esango dugu. Hau da, oihu egin, soinua oztopoan islatu eta itzuli egin bada, guk berriz entzungo dugu. Baina, oztopoa hurbil badago, ez gara gai izango islatutako soinua jatorrizko soinutik bereizteko. Areto txiki batean, soinu-iturria isilduta ere soinuak jarraitu egiten duela konturatuko gara. Soinu nahasi horri erreberberazioa deritzo. soy loco en clash of clans.
 
{{Beste erabilpenak|fisikakoari|itsasokoa|Olatu}}
[[Fitxategi:2006-01-14 Surface waves.jpg|thumb|220px|Uhinak urazalean hedatzen]]