«Xenpelar»: berrikuspenen arteko aldeak

13 bytes removed ,  Duela 6 urte
Euskara pixka bat txukundu
(Euskara pixka bat txukundu)
 
== Bizitza ==
Errenteriako Senperelarre baserrian jaio zen, [[Oiartzun]]go mugan,. handikHandik jarri ziotelarikzioten bere goitizena (''Senperelarre''> ''Xenpelarre''> ''Xenpelar''). Aitona Juan Kruz, [[Nafarroa Garai]]ko [[Sunbilla]]n jaioa zen, aita Jose Benardo Petrirena Bergara berriz, herrialde bereko [[Arantza]]n, laister ordea Oiartzuna joan ziren bizitzera. Dirudienez biak ala biak ijito kastakoak ziren. <ref name=perurena>PERURENA, Patziku: "Senperelarrekoaz" (33-34 orriak). In:''Etorrerakoak''. Tafalla: Txalaparta, 1998. 33. orria.</ref>
 
[[Espainiako Independentzia Gerra]] (1808-1814) eta gero, udalek zorrei aurre egiteko lur sail asko saldu behar izan zituzten, Errenteriaren kasuan Senperelarre izenekoa. ''Xenpelar''ren aitona Juan Kruzek lur sail hori erosi zuen 1814ko abenduan eta sei urte beranduago, haren seme Jose Bernardok Udalari baimena eskatu eta bertan etxea eraiki zuen,. Gero hara joan zelarikzen bizitzera Oiartzungo Errotazar baserritik bere andrearekin. Aita Jose Bernardok bederatzi seme alaba izan zituen guztira: Lehenengo emazte Josefa Inazia Iragorrirekin hiru eta bigarrengo andre Maria Rita Berrondorekin berriz beste sei, eta azkeneko hauetan laugarrena izan zelarikzen ''Xenpelar'', [[Lehen Gerra Karlista]]ren hirugarren urtean jaioa. Senperelarre edo Xenpelarre baserria karlisten eremuan zegoen une horretan, Oiartzun guztia bezalaxe, Errenteria berriz liberalen esku zegoen bitartean. Horren ondorioz eta batez ere haien etxea hango elizatik gertuago zegoelako Errenteriakotik baino, beste senide guztiak bezalaxe Oiartzunen bataiatu zuten<ref name=perurena/>.
 
Horren familia zabala ongi hazteko Senperelarre baserria eskas samarra zenez, zazpi urte baino ez zituela morroi joan zen izeba Maria Batista Petrirena eta osaba Manuel Frantzisko Isastiren Oiartzungo Egurrola [[baserri]]ra, hangoa baitzen bere atautxia ere: Frantzisko Inazio Isasti<ref name=perurena/>. [[1857]]an bere jatorrizko baserrira, Senpelarrera, itzuli zen, Errenteriako ehun fabrika handi batean lan egitera.
 
[[1859]]an Maria Joxepa Retegirekin ezkondu zen. Bere anaia Juan Jose lehendik ere Maria Joxeparen aizpaahizpa batekin ezkondua zegoenez, horrek bi anaia bi ahizparekin elkartu zirela esan nahi du<ref name=perurena/>. Errenteriako kalean bizi izan ziren, eta hiru alaba eduki zituzten. Azkeneko alaba izan eta hiru urte beranduago, Emazteak [[baztanga]] harrapatu eta 1869ko urriaren 25ean hil zen. ''Xenpelar'' bera ere kutsatu eta hilabete t'erdi beranduago hil zen, abenduak 8an<ref name=perurena/>, 34 urte zituela.
 
== Bertsolaritza ==
Anonymous user