Josu Uribetxebarria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Non parcial information.
1. lerroa:
[[Fitxategi:Iosu uribetxeberria 0001.JPG|thumb|right|350px|'''Iosu Uribetxeberria''' euskal presoaren aldeko [[pankarta]], Donostiako [[Urgull]] mendian.]]
 
'''Josu Uribetxebarria Bolinaga''' ([[Arrasate]], [[1955]] - [[2015]]eko [[urtarrilaren 16]]a) [[ETA]] erakundeko kide ohia eta [[euskal preso politikoak (1978-egun)|euskal preso politikoa]] zen. 1997 urtean atxilotua izan zen, ETAk bahitutako [[José Antonio Ortega Lara]] Espainiako presondegietako funtzionarioa askatzeko [[Guardia Zibil]]ak burutu zuen operazioan. Epaitua izan ondoren, Ortega Lara eta Julio Iglesias Zamoraren bahiketak eta beste hiru hilketa leporatu zitzazkion. 2005 urtean giltzurrunetako [[minbizi]]a diagnostikatu zitzaion [[Puerto II]] kartzelan zegoelarik, gerora minbizia zabaldu eta atzera bueltarik gabeko egoeran, herri kanpaina zabala garatu zen Uribetxeberria aske uzteko. Bere askapenaren aldeko kanpainak atxikimendu ugari bildu zituen, [[ezker abertzale]]tik kanpo ere. 2009ko abuztuan, presoa [[Donostiako Ospitalea]]n zegoelarik, hainbat euskal preso politikok [[gose-greba]] bati ekin zioten berarekiko elkartasunez eta bere askapena exijitzeko.
 
[[Espainiar nazionalismo]]aren, [[ETA]]ren biktimen elkarteen eta hedabide zenbaiten aldetik Uribetxeberriaren aurkako kanpina zabala garatu zen, bere askatasuna epaitegietan erabakitzen ari zelarik. Uribetxeberria 2012ko urriaren bukaeran ospitaletik atera eta Arrasateko bete etxera itzuli zenean, haren aurkako kanpaina berpiztu zen berriz ere. Bestalde, arrazoi garbirik gabe, Uribetxeberria aipatzeko "''el etarra Bolinaga''" baliatzen zuten Espainiako hedabide gehienek, bere bigarren abizena erabiliz.