«Mauritania»: berrikuspenen arteko aldeak

 
[[2005]]ean militarrek Tayaren kontrako estatu kolpea eman zuten, eta [[Ely Ould Mohamed Vall]] izendatu zuten lehendakari. 2006an erreferenduma egin zen konstituzioa berritzeko, eta gobernuen agintaldiaren iraupena mugatu zen. Urte berean legebiltzarrerako hauteskundeak egin ziren; eta 2007an, lehendakaritzako hauteskundeak: [[Sidi Ould Cheij Abdallahi]] izan zen garaile. Esklabotasuna 1980an debekatu bazuten ere, 1998ko apirilean, giza eskubideen aldeko erakundeek Mauritanian oraindik esklaboak zeudela salatu zuten; hala, 2007an gobernuak esklabotasuna zigortzen zuen lege bat jarri zuen indarrean. 2008an militarrek beste estatu kolpe bat eman, eta beren karguetatik kendu zituzten [[Sidi Ould Cheij Abdallahi]] lehendakaria eta [[Yahya Ould Ahmed Waghf]] Lehen Ministroa. [[Mohamed Uld Abdelaziz]] eta [[Mulay Uld Mohamed Laghdaf]] jarri zituzten haien ordezko, hurrenez hurren. Nazioarteko komunitateak (Nazio Batuak, Europar Batasuna...) gogor gaitzetsi zuen estatu kolpea, baita Mauritaniarekin harreman estuenak zituzten estatuek ere (Estatu Batuak, Frantzia, Espainia, Aljeria...).
 
[[2015]]eko [[urtarrilaren 15]]ean, [[esklabotza]]ren aurkako mugimenduko buruzagia kartzelan sartu zuten Mauritanian<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5101859/017/003/2015-01-16/esklabotzaren_aurkako_mugimenduko_liderra_espetxeratu_dute_mauritanian.htm «Esklabotzaren aurkako mugimenduko liderra espetxeratu dute Mauritanian»], ''Berria'', 2015-01-16</ref>.
 
== Erreferentziak ==
4.650

edits