Harvey Keitel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
33. lerroa:
Horrela iritsi zen [[Manhattan]]eko Actor's Studiora eta [[Stella Adler]] eta Lee Strasberg bezalako irakasle esanguratsuak izan zituen.
 
== Lana ==
Keitelek antzerkian eman zituen lehen urteak, [[Martin Scorsese]] zuzendari gaztearen iragarkia ikusi zuen arte. Bere lehen filma izango zenerako -''Who's That Knocking at My Door''- aktore bila zebilen hura eta segituan hautatu zuten protagonista Harvey.
 
Zuzendari berarekin lan egiteko aukera izango zuen ondorengo urteetan, ''Street Scenes'', ''Mean Streets'''<ref>{{es}}http://www.diariovasco.com/agencias/20100204/gente/cierra-primer-colegio-catolico-nueva_201002041949.html</ref>}} edo ''[[Taxi Driver]]'' lanetan, adibidez. Azken bi hauetan, garai hartan aktore berria zen [[Robert De Niro]]rekin egingo zuen lan Keitelek.
 
Harveyren karrerak zartarako handia jasan zuen [[Martin Sheen]]ek bere ordea hartu zuenean ''[[Apocalypse Now]]'' filman. Une horretatik aurrera gero eta paper interesgarri gutxiago etorri zitzaion eta kalitate exkaxeko filmetan aritu behar izan zuen lanean. Eragin negatiboa izan zuen honek bere animoan eta lanbidea uztekotan ibili zen. [[Europa]]ra zuzendu zuen bere lana eta [[Bertrand Tavernier]], Ettore Scola edo [[Ridley Scott]] bezalako zuzendariekin lan egiteko aukera izan zuen han. [[1985]]ean, [[Miguel Bosé]]rekin ere aritu zen ''The Knight of the Dragon'' filman.
 
Interpretazio bikainak egin arren, Keitelek ez zuen bere karreraren errekonozimendu garrantzitsurik jaso helduarora iritsi arte, [[1990. hamarkada]]n. Kritikaren sari bat baino gehiago lortu zuen eta [[Oscar Sari|Oscar Sarietarako]] izendapena ere bai. Garai horretakoak dira sona handikoak izango ziren ''[[Reservoir Dogs]]'', ''[[Pulp Fiction]]'', ''The Piano'', ''[[Thelma & Louise]]'', ''[[Smoke]]'' edo ''[[Bad Lieutenant]]'' gogorra eta erabat aldatuko da bere ibilbidea.
 
Film komertzialetan lan egin badu ere, bere lan hoberenak zinema independentean egin ditu eta horren defendatzaile sutsua da.
 
Harveyren itxura indartsuak tipo gogorraren paperak ekarri dizkio film gehienetan eta enkasilatua izateko arriskuan egon da, baina sentsibilitate handia erakutsi du, era berean, beste hainbat lan egitekoan, hala nola, ''The Piano'' filmeko ''George Baines'' edo ''Ulysses' Gaze'' filmeko protagonista hunkigarria.
 
Aktore izateaz gain. Keitel The Goatsingers izeneko produktora baten jabe ere bada eta, honen bidez, zuzendari gazteei laguntzeko ahaleginetan ibili ohi da.
 
Arlo pertsonalean, gizon konprometitua da arazo sozialekin eta ahotsa jarri zion [[Unicef]]i [[Bosniako gerra]] garaian, Irakurle sutsua, poesia eta entsegua ditu gustukoen eta aditua da puru habanoetan.
 
[[1982]] eta [[1993]] artean, Lorraine Bracco artistarekin egon zen eta alaba bat izan zuten: Stella Keitel-Bracco. Geroago, harreman ezberdinak izan zituen, sekula ez oso denbora luzez, [[Andie MacDowell]] artista horietako bat izan zelarik.
 
[[2001]]ean, Daphna Kastner aktore eta zuzendari israeldarrarekin ezkondu zen eta Roman Keitel izeneko seme bat izan zuten.
 
Beste seme bat ere badu, Hudson, [[Kalifornia]]ko zeramista batekin izan zuena.
 
== Filmografia ==