Nafarroa Garaia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
142. lerroa:
[[Fitxategi:Hegoaldeko goi nafarrera.png|thumb|300px|center|Nafarroa Garaian XIX. mendean mintzatzen ziren [[euskalki]]ak, udalerrien mapan. Euskalki horietatik hegoaldekoenak eta ekialdekoenak galduak dira gaur egun.]]
 
Euskararen ezagutzari dagokionez, Nafarroa Garaian askoz gutxiago aurreratu da [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n baino, eskolatzeari esker hobetu egin den arren. Euskaraz ikasten duten umeen kopurua etengabe hazten ari da, eta horrek euskara estimatu edo balioetsi egiten dela adierazten du. Eta hori, Nafarroa Garaiko [[UPN]]ko gobernuek euskara sustatzeko eman duten laguntza publikoa urria izan den arren.<ref>Ramón Zallo eta Mikel Ayuso (euskaratzailea: Josemari Navascués): [http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-6614/eu/contenidos/informacion/ezagutu_eh/es_eza_eh/adjuntos/eza_eu.pdf ''Euskal Herria ezagutzea''], Eusko Jaurlaritza, 2009, 44. orrialdea.</ref>.
 
[[2011]]eko datuen arabera, Nafarroako herritarren %13,7 dira elebidunak —%9,9 (1991)—; elebidun hartzaileak, euskara ulertu bai baina hitz egiteko gai ez direnak, %10,4 (%7,4 1991ean) eta euskara ez zekitenak %74 dira —%82 1991ean—. Ezagutza eremu mistoan eta ez-euskaldunean igo da. Lehenengoan %18,6 gauza dira euskaraz hitz egin edo ulertzeko; ez-euskaldunean, berriz %11,5. Etxeko erabileran ez dago aldaketa nabarmenik eta gazteen artean ari ezagutza igo egin da<ref>Garikoitz Goikoetxea, [http://www.berria.eus/paperekoa/1929/013/001/2015-01-14/euskararen_mapaz_eta_mapa_azaldu_ez.htm «Euskararen mapaz, eta mapa azaldu ez»], ''Berria'', 2015-01-14</ref>.
 
== Kultura ==