Marcello Mastroianni: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
29. lerroa:
 
=== Debuta ===
Benetan zineman lanean [[1948]]an hasi zen [[Riccardo Freda]]ren ''Miserableak'' filmean, [[Victor Hugo]]ren izen bereko eleberrian oinarritutako film batean, alegia. Garai berean, antzerkian paper txikiak lortzen hasi zen, hasieran konpainia amateurretan. Noizbait, ordea, Mastroianni gazteak [[Luchino Visconti]]ri atentzioa eman zion eta lehenengo papera eskaini zion profesional gisa, [[William Shakespeare]]ren ''Rosalinda'' edo ''Come vi piace'' antzezlanean ([[1948]], Teatro Eliseo – Erroma) eta ondoren [[Tennessee Williams]]en ''Un tram chiamato Desiderio'' antzezlanean ([[1949]], Teatro Eliseo – Erroma), Mitch-en papera jokatuz (Kowalsky-rena ordea [[Vittorio Gassman]]ek jokatu zuen). Orduan, Flora Carabella, bere emaztea izango zena, ezagutu zuen, hark ere paper txiki bat baitzuen antzezlanean; [[1950]]ean ezkondu ziren eta Barbara izeneko alaba bat izan zuten.
[[Luciano Emmer]]en zuzendaritzapean hainbat komedia neoerrealistatan (''Domenica d’agosto'', ''Parigi è sempre Parigi'', ''Le ragazze di Piazza di Spagna'') parte hartu ondoren, lehenengo paper dramatikoak iritsi zitzaizkion, [[Claudio Gora]]ren ''Febbre di vivere'', [[Carlo Lizzani]]ren ''Cronache di poveri amanti'' eta [[Luchino Visconti]]ren ''Le notti bianche'' filmetan. [[Alessandro Blasetti]] zuzendariaren ''Peccato che sia una canaglia'' filmean ere parte hartu zuen.