Marcello Mastroianni: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Marcello Mastroianni lotu du, Wikidataren arabera.
35. lerroa:
[[1958]]an lortu zuen, behin betiko, izen sendo bat Italiako zinemagintzan ''I soliti ignoti'' filmarekin eta, jarraian, ''Adua e le compagne'' ([[1960]]) izenekoarekin.
''Divorzio all’italiana'' ([[1961]]) filmari esker, Zilarrezko Xingola (''Nastro d’argento''), [[British Film Academy]]ren saria eta aktore onenaren Oscar sarirako izendapena lortu zituen.
[[Federico Fellini]]ren ''[[La Dolce Vita]]'' ([[1960]]) eta ''[[]]'' ([[1963]]) maisulanek nazioarteko arrakasta ekarri zioten, bai eta “latin lover” ospea ere; zahartzarora arte ahalegindu zen, alferrik samar, ospe horretatik ihes egiten. Horrexegatik, ''[[La Dolce Vita]]''-ren filmaren arrakastaren ondoren, inpotente baten papera jokatzea onartu zuen ''Il bell’Antonio'' ([[1961]]) filmean ([[Vitaliano Bracanti]]ren izen bereko eleberrian oinarritutakoa), "sex symbol" mitoa suntsitzeko asmoz.
[[1962]]an [[Time]] astekari estatubatuarrak erreportaje bat eskaini zion, atzerriko izar miretsiena baitzen Estatu Batuetan.
Edertasunaz eta oso maila altuko lanez gain, bere aktore xarmaren arrazoietako bat bere aurpegiera hotza zen, zenbaitetan maltzurra, batzuetan malenkonia kutsu bat zuena eta nolabait lotsati itxura ematen ziona.