Anton van Leeuwenhoek: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
20. lerroa:
}}
 
'''Anton van Leeuwenhoek''''' ([[Delft]], [[Hego Holanda]], [[1632]]ko [[urriaren 24]]a-Delft, [[1723]]ko [[abuztuaren 26]]a) merkatari eta zientzialari [[herbehere]]tarra izan zen, ospe handia hartu zuena lehenengo [[mikroskopio]] optiko modernoa asmatzeagatik eta lehenengo [[mikrobio]]ak deskribatzeagatik.''
 
''Van Leeuwenhoek-ek ez zuen goi-mailako formaziorik, baina bai ikasteko grina handia. Bere kabuz [[astronomia]], [[matematika]] eta natur zientziak ikasi zituen, eta baita beiragintza ere, azken hau bere ehun dendan baliagarria izango zelakoan (ehunen kalitatea aztertzeko lupak erabiltzen baitzituen).''
 
''Lupak hobetu nahian asmatu zuen van Leeuwenhoek-ek lehenengo mikroskopio optikoa, irudiak 300 aldiz handiagotzen zituenak. [[Galileo]]k, [[Zacharias Janssen]]-ek eta [[Robert Hooke]]k XVII.mendeko lehenengo urteetan antzeko tramankuluak sortu bazituzten ere, van Leeuwenhoek-ek asmatutakoa jotzen da benetako lehenengo mikroskopiotzat.''
 
[[1674|''1674'']]''. urtean odolaren [[globulu gorri]]ak deskribatu zituen, eta [[1679]]an urmael baten [[protozoo]]ak. Geroago [[bakterio]]ak eta [[espermatozoide]]ak ere ikusi zituen.''
 
''Ospe handia lortu zuen bere ikerketa zientifikoei esker, eta [[Londres]]ko [[Royal Society]]-ko partaide izendatu zuten [[1680]]an. Jaio zen hiri berean hil zen, 91 urte zituela.''
 
== Ikus, gainera ==